Txomin Ibarluzea Garro

Posted on Actualizado enn

Txomin Ibarluzea 1929an jaio zen  Satzibar baserrian

Gerra etorri zenean, 7 urte egiteko nituen, San Migueletan etorri zen gerra, fijo ez dizut esango baina irailean hortze etorri zen. Akordatzen naiz, iluntze baten hemen nola dena soldaduz eta kristoz, hemen gure etxetik behetik gora Lexardi aldera ilutzean nola joan ziren. Subistiko ezkerreko aldetik eta han bide zaharretik gora.

Frentea, Erreketeak Urkaregi aldean geratu ziren, Amulategin eta…Gorriak hemen, euskitzetik eta hemengo beheko etxeetatik (Satzibar Beñekotik eta Satzibar errotatik),  hori Subisti eta Lexardi arteko aitxuluako txabolatik (Kiru-ko txabola), handiko gora zuzen goiko gainera arte. Hortxe jarri ziren, eta hor egin zituzten euren trintxerak. Alanbrada jarri zuten hor. Behetik gora, gorriek frentea eginda zeukaten lekuan, aurreko partean, lerroa egin zuten arantzadun alanbrearekin eta burdinazko estakekin. Gero gerra pasatu zenean, erreketeek denak batu zituzten; banakaren bat (zuloetan geratuta) izan ezik, gurean bada bat tejamanan.

Gure etxeko osteko gain horretan, Txalankaren, hemendiko aldean ere egin zituzten trintxerak; akabo nolakoak. Sakuak lurrez betetzen zituzten eta haiekin hormak egiten zituzten eta gero, kanalak egiten zituzten “S” itxuran. Orain, lurra asko bardinduta dago baina hor zemat kaskilo batu zuten Markinako Txitxianoneko txatarreroek gerra ostean!

Hemen, egon zen Blindadu bat, errepidean. Kotxe moduko katxarro haundi bat zen, hor, aberiatu eta hor egon omen zen. Orduan ipini zitzaion errebuelta horri “blindauan buletie” izena. Beste bati berriz, hor apeak dauden lekuan, “vista alegre” jarri zioten soldaduek, orduan ez baitzegoen orain moduko pinurik. Errepide ondoan, zulo izugarria zuten jarrita, kurban, errefujio modura.

Soldaduak hemen ibili ziren egunetan, atea jo zuten gurean, gau baten. Ama zena aurretik hil zen, Nartxi Ibarluzea Zelaia aita zena eta morroia ere bizi ziren. Gaueko hamarrak inguru izango ziren, soldadu bat, galdu egin zen hemen eta errepidea aurkitu nahi zuen. Aitak, neuk erakutsiko huat, eta han joan ziren biak, morroia atzetik zela, errepideraino. Jose Gandarias zen morroia, Mendatako semea eta afrikan gerran ibilitakoa. Orduan, rau rau rau rau, Etxebarritik behetik gora, kamioi zahar bat zetorren, soldaduak ziren  rantxuarekin , afaltzeko janariarekin. Gure aita eta morroiarekin topo egin zutenean, beraiek soldaduari bidea erakustera etorri zirela azaltzen ahalegindu harren, kasurik ere egin ez eta hartu egin zituzten, soldadu hori sakua legez jaso kamioira eta eraman zituzten.

Urkaregira eraman zituzten, eztakit zer leporatu zieten eta hil egin behar zituztela! Gure aita negarrez (kontatzen zuen morroiak), hau da pekataria, negarrez dago, esan omen zuen batek (erderaz), morroiak bazekien pixkat gazteleraz eta orduan erantzun zien jesukristok ere negar egin zuela hiltzera eraman zutenean. Orduan, soldaduak, arreta deituta, ez zituzten hil. Ez zieten fuego, egin.

Urkaregin mugan, lehen errepide ondoko etxean jarri zituzten aita eta morroia, bakoitza lehio batean zaintza lanetan, norbait zetorren edo ez zelatan. Erreketeak oraindik San Migelen ziren. Urkaregi kurutze hartzeko zeukaten; geroago hartu baitzuten. Urkaregi tontorra, geroago bai, baina orduan oraindik gorriak alde egiteke zeuden.

Erreketeek fuego egiten zuten beste aldetik, PRAT hango horman eta PRAT hemengo horman, hil bigaitxue ba!, eta atzeko aldean soldadua aitak eta morroiak ihes egin ez zezaten.

Biharamunean, Urkaregi Kurutzeko etxaburura eraman zituzten trinxerak egitera. Besteek, fuego ta fuego San Miguel aldetik. Horrelako une batean, komandanteari zauritu zuten, iztarrean tiro bat jaso zuen. Iluntze horretan beran, atzera egin zuten horik gorriek eta hemen Arentzatik pixkat gorago, pinadia dagoen lekuan (orduan pagadiak ziren) horra, mugitu ziren. Arentza ingurura iritsi zirenean galdetu zioten nongoak ziren, ta beraiek, gu ahortxe aurreko etxekuek, orduan, baimena eman eta etxera joaten utzi zieten. Gau bat eta eguna egin zuten trintxera egiten eta gero biharamun gauean etxera.

Guzti hau, soldaduak sartu ziren egunean eta biharamunean gertatu zen. Orduan frentea geratu zen, trintxerak eta postuak montatu zituzten eta zazpi hilabetetan egin ziren: Euskitze-Satzibar-Aitxuluako Kirue-Lexardi buruko gainean gorriak.  Urkaregitik, Goikone baserritik Kalamuara zeuden erreketeak.

Zazpi hilabete egin zitzuten, geldirk tampa hortik eta tampa hemendik. Guk alde egin genuen etxetik, Ziortza-Bolibarrera, aman zanaren etxera, Armolara eta akabo. Satzibar Errotakoak era Ziortza-Bolibarera joan ziren, Satzibar Beñekoak Barinara eta Aitxuluakoak ez dut uste osorik alde zutenik. Subistikoak Santa Graziko familiakoengana alde egin zuten… hemen ez zegoen bizimodua egiterik.

Gure aita, Armolatik hona etortzen zen, Satzibarren traste asko zituzen oraindik eta horrelako batean, behin, Etxebarri aldeak soldadua eta kristua zela eta zeretik sartu zen, Erdotza aldetik mendian zehar etorri zen. Itxurrixa aldetik, Barendatik zeiar Urta ingurutik. Han ikusi homen zituen izkutatua Patxi Ibaun, Pepe Laka, eta Eibarko Enrike Baletnziaga. Mutil gazteak ziren eta dena zen soldadua inguruetan; zain edo, batzuetara edo besteetara pasatzeko… baina beldurra…edo..eta han geldirik zeuden. Sagarpean, iluntzean, nora joan ez zekitela. Aitarekin topo egin zutenean, ea berarekin joan zitezkeen galdetu zioten. Aitak (sekulo gerrarik ikusi gabea zen eta txarrik pentsatu ez) baietz. Basoz baso etorri zeiren harek, Satzibarrera, hemen egon ziren egun batzuk.

Hiru gazteak hemen egon ziren hiru egun, isilik. Mugimendurik bazen, azkar sartzen ziren lasto artean, sabaian, izkutatu eginte ziren, horrela kontatzen zuen aita zenak. Halako batean, danga! Satzibar Beñekotik soldaduak aitari oihu, Satzibar Beñera joateko. Soldaduak azaldu zion bazekitela nola zituen mutilak etxean. Aitak azaldu zion, nola esango zien ezetz mutilei… eta eskerrak, erreketak barik soldaduak ziren bestela, Erreketeak izan balira, aita eta hiru mutilak hilgo zituzten eta akabo.

Hiru gazteak, Satzibar Beñera jeisteko agindu zion aitari, eta han joan ziren, hirurak lerroan batetik bestera tartea utziz. Aita Satzibarrera igo orduko hiru mutilak prest ziren, igarri zuten gertatzen zena. Patxi, Deriora bidali zuten lanera. Aurretik esperantzanean lan eginda zegoen eta Esperantzaneko fabrika Deriora eraman zutenez hara bidali zuten. Beste biei, ez naiz ondo gogratzen baina uste dut ez zietela ezer egin. Aitak orduan, hartu zituen ganaduak eta traste guztiak eta Armolara joan zen. Urriaren lehenengoak ziren eta beste zazpi hilabetetan akabo.

Zazpi hilabete hoietan, San Esteban egun baten egon zen atake nahiko gogorra. Abenduaren 26an, borroka gogorra izan bazen ere, ez zuten erabaki; frenteak apirilera arte iraun baitzuen, geldi.
Munizioa eta gainontzekoa Marinatik ekartzen zuten, karmengo eliza asto-korta biurtuta egon zen adibidez… Gogoan dut, nola joaten ginen Etxebarrira, artogaraua banatzen zutenean. Behin atia eta biok, arratzalde batean, errefujiatuentzat arto banaketa zen horietako batean joan ginen Etxebarrira. Ni mutikoa nintzen eta aitari lagutnzera joan nintzen, artoa hartu eta asto birekin bueltan Karmengo elizaren ondotik, iturri aurretik gindoazela, iuiuiuiuuuuu, kainonazoa! Bum! Ta denak korrika… Han Boluko okindegi ondoan, bazen babesleku bat eta denak hara, astoak eta kristoak zeuden lekuan utzita.

Baina botatzen zituzten bonba eta granada guztiek ez zuten eztanda egiten. Askotan ez zieten pistorik jartzen eta ez zuten eztanda egiten. Karmengo elizan gora, lehengo praileen bizilekuan (orain aldatuta dago) horman ere jo zuten kainoikadek, Karmengo eliza ez zuten jotzen, pixkat gora beti,  zzzzuuuuu, eta zulo haundia eginda, baina eztanda egin gabe, atzalde baten lau edo bostek ere jo zuten horman, baina ez zuten eztandarik egiten. Jose Martineneko etxea adibidez bai, erre zuten kainonazo batez.

Gorriek, Erdotzako Santixa palazioan zuten kuartela. Handik pixkat gorago zeuden kainoiak, Urkaregi erasotzeko. Urkaregiko kainoikadak berriz, Markinaraino iristen ziren; baina Markinan zeudenek lan gehiago eragiten zuten, Urkaregikoek Markinara baino, haiek gainean zeuden eta nahi eta ezin, han daude ba, han daude ba, baina ezin. Baina nola azartauko zuten ba, ez zuten eztanda egiten eta! Ez zioten pistorik jartzen!

Komandnatzia nahiko haundia omen zegoen han, Santixako Palazioan. Dena dela, trintxeretan sartuta pasatu zuten frentea. Negua egin arren, ez zuen elurrik egin, denpora txarrik ere ez, eta trintxera zuloetan sartuta Pakum, pakumm… zazpi hilabetetan.

Hemen berriz, Satzibarko etxeburuan ez zegoen kainoirik. Fusilak eta ametrailadorak izango zituzten baina besterik ez. Lekoizen, hor Zapolan era badut entzuna harkaitz artean jarri zutela bat…

Hegazkinak eta, run run run run (esaten genion hegazkinari), gogoan dut Gernika bonbardeatu zutenean. Eguraldi ederra egiten zuen, gu mutikoak Armolan jolasten eta  run run run run hori sentitu genuen. Hegazkinak, altu zijoazenean ez ziren sentitzen baina orduan bai, sentidu! Gure gainetik pasatu, eta bereala hasi ziren bonbak botatzen, hegazkin mordoa ziren, ikusten ziren bonbak botatzen.

Laisterrera agertu ziren orduan soldaduak. Lehenengo gorriak, desbandadan, Armolan gora hemen gipuzkoa partetik ganaduak buztarrian lotuta eta gurdiak kargatuta, heuren traste guztiekin.

Biharamunean, Erreketeek abanzea hartu zutenean, Aiba dios! Errepide guztia beteta, mulue ta kristue, hango, hura zen hura! Bueno! Orduan ere, hartu zuten gure aita. Muniben zegoen gure aita zena. Gorriek ardiak errekisatuta, harek zaintzen zegoen. Antolatu ziren erreketeak Markinan, udaletxea edo dana dalakoa eta gizon horrek erakutsiko digu hemendik aurrerako bidea! Soldadauekin bota zuten aita zena, eta Lekoizetik ia ia Gernikaraino joan behar izan zuten bidea erakustera. Ia Gernikaraino heldu zirenean, nahiko zuela ta etxera bidali zuten. Orduan ere salbatu zen.

Barinagako bidegurutzean hil zuten, Asta baserrikoa, Joxe Asta, Amulategitik tiro egin fusilaz eta bala batek jota.

Etxebarrin ere jende mordoa hil zen, gero!. Elordin ere anai bi hil ziren, Mandiolan ere beste bi, Peruneko Jose Manuel Ibarzabal ere bai…

Han egon zen, elizako eskailera guneko han, kartel galanta, baina… han erreketeen aldean hil zirenen izenak bakarrik zeuden. Gorrien partean hil zirenenik ez zegoen.

Antonio Arregi, Satzu ere hilko zen, aitari entzuna diot… Adringoa era bai, Lomino Barrengo Domingo… Abadea hil zuten hemen. Don Jose Peña gerra sartu eta laister hil zuten. Eskutuzuloko Patxi ere hil zen, soldadu gaztea zen hura.

Zaurituak ere izan ziren, Juan Mari Urkidi, eskuko bonba batek eztanda egina, baina istripurik haundiena, Goikone baserriko Sabinak izan zuen. Izatez, Kurutzalaiko alaba zen, tripak eta dena eten zion, bu… Igitaiarekin hari ziren, senarra eta biak ganaduentzat belarretan, (orduan ez zen orain bezalako belarrik), igitai puntarekin ikutu eta Bou!

Begia atera, aurpegi dena erre, tripak eten… Hartu eta eraman zuten Elgoibarrera, tripak kanpoan ziutela maindiren batean bilduta. Sendatu zen, gero. Hanka eta eskuak, zati bat kendu zizkioten eta urte mordoan bizi izan zen.

Pedro zuberogoitiaren anaia, txoribentan bizi ziren, haren anaia desagertu zen gerran.
Gero handik urte askora, agertu zen, ekarri zuten hona, baina Frantzian urte asko egin eta ohituta zegoen hara, hemen pixkat egon eta mutikoa berriro Frantziara itzuli zen.

Kintxadetan eta altzatutakoek, zazpi urte egin zituzten soldadu. Hemezortzi urterekin soldadu altzatu eta 7 urte egin zituzten, Anton Basagoitxikoa, Bitorio Urrusulokoa, Juan Mari Adrin, Antonio Mari Garrokoa, Leon Ansola Arentzakoa… hauek ziren kintada bat, urte mordoa egindakoa soldadu.

Frentean ibilitakoak, baziren Segundo zena, Baltzolako Pedro Juaristi, Antonio Zubizarreta eta Domingo Arregi Satsu. Satsu barriko Jesus difuntoa ere, Lexardiko anaiak…. hauek guzitak egin ziren gerra denboran soldadu.

Pentsa zer den gerra, lapurreta eta negozioa ez bada, Joxe Lexardi zenak, eta Orubixe difuntoak, Bilbon, barkua kargatzen zeudela (gorriek ospa egiteko), bukoiak kargatzen, eztakit zer karga zeukatelakoan bukoiek, halako bateak apurtu zen bat eta aaiba! Bukoia diruz beteta, diru ziderrez beteta! Eztakit zer zeramatela bukoi harek eta dena diru, urrez.. beteta.  Haiek, ondo konponduko zirela esaten zuen beti Joxe Lexardik, gerra izan arren, dirua manajatzen zutelako. Ez berriz, barkuetan nunbaitera eraman zituzten umeak; haiek ez zuten berdin biziko gerra eta gerra ondorena.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.