Luis Ortiz Alfaurekin epailearen aurrean deklaratu ondoren
Bunenos Aires kaleko Bilboko Instrukzi
ozko 1zk.ko Epaitegian deklaratu zuen astelehenean Luis Ortiz Alfauk. Honekin, frankismoan bizitakoa epaitegietan kontatzeko zuen gogoa, beharra, asetzeko bidea hasi du.
Servini epaile argentinarraren eskariz deklaratu du Bilboko epaitegietan; nahiz eta Serviniren aurrean izan ez, hark bidalitako galdera eta oharren aurrean deklaratu ahal izan du Argentinako kereilarako. Orain artekoen moduan, lekukotza honekin, Argentinako Kereila deiturikoaren barnean, frankismoan emandako gizateriaren aurkako krimenak ikertzen sakondu nahi du Servini epaileak. Deklarazio honekin, krimen hauen testigu gisa deklaratu ahal izan zuen Luis Ortiz Alfauk.
Epaitegi aurrean, bitartean, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aurkako Euskal Plataformako kideak eta komunikabideak elkartu ziren. 100 urte beteko dituen milizianoa epaitegietatik atera ondoren, beraren balorazio jaso ahal izan dugu.