1936
Bizkaiko Foru aldundia eta Markina-Xemeingo udala, Urberuagako gerra babeslekuarekin orain zer?

Urberuagan BI-633 errepidea zabaltzeko lanen ondorioz, La Francesa eraikina zegoen lekuan 2015eko abenduaren bukaeran egin ziren lanen ondorioz agertutako zulo baten berria jaso genuen. Gerra garaian Urberuagako bainuetxearen inguruko eraikinek izandako garrantziaz jabeturik zonalde honekiko dokumentazio lanak martxan zeudela, gerrako babesleku hau bistaratu zen.
Honen berri eman genuen 2016ko urtarrilaren 9an eta gure kezka azaldu, gerra babesleku hau agertu bezain pronto estali zutelako. Gaiak inguruko herritarrengan izan zuen interesa eta piztutako oihartzuna ikusirik (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, sare sozialak…) Bizkaiko Foru aldundira eta Markina-Xemeingo udalera gutun bera bidali genuen.
Jasotako erantzunek gure harridura pizten dute. Gutunean eskatu bezala, irtenbide integral bat beharrezkoa dela uste dugu. Memoria historikoak, bere bidea egin eta egia eta oroimenaren bidean aurrera egin dezan ardura dugun erakunde eta elkarte guztien elkarlana beharrezkotzat joz.Ā Ondare publikoa, herritarrena den heinean, bertatik bertara bizi behar izan zutenen oroimenean.


Beraz,
- Ondare publikoa, arduraz babestea eta arduradun diren erakundeen arteko komunikazio eta esku hartze koordinatua beharrezkoa dela uste dugu.
- Urberuagako babeslekua, errepidea hobetzeko lanen ondorioz estalita, ahanzturara kondenatu beharrean bistaratzea eskatzen jarraitzen dugu. Ardura duten erakundeei horretarako emanĀ behar diren urratsak garatzera konprometitu daitezen eskatuz.
- Urberuaga eta babes leku hau, Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Ibilbideak: Gerra zibilaren memoriarekin lotutako espazioen zerrendan txertatzea eskatzen dugu.
Bihar Zelaietaburun Aranzadiko kideekin batera jardungo dugu
Zelaietaburuko garbiketa lanetan sakondu eta agertutako gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanak aurrera eramango ditu bihar goizean Aranzadik. Bertara hurbiltzeko Urkaregiko gainetik Arnoateko bidea hartu eta bidean bertan kotxea utzi behar da. Puntu honetatik oinez igo gaiteke.
Eguraldiaren aurreikuspena oso ona ez bada ere, ager litezkeen borrokalari antifrankistaren gorpuzkinak errekuperatzeko ahalegina egingo da.
Luis Ortiz Alfau tertulian gertatutakoa kontatzearen garrantziaz: hitzaldia ikusgai
Bere testigantza jaso ondoren, Luis Ortiz Alfauri gonbidapena luzatu genion. Inongo zalantza izpirik gabe baietza eman zuen: hemen nauzue behar duzuenerako.
Udazkenean 100 urte beteko ditu Luisek eta aurreko astean, Uhagonen tertulian ikusi ahal izan zen moduan pertsona kementsua, osasuntsuaĀ indartsua eta umoretsua da. Gogoz etorri zen, iritsi bezain laister enkargu bat eman zigun: esan denei etortzeko, bizitzaren azken txanpa honetan dena kontatu nahi dut.


Eta horrela egin zuen, aurkezpenetarako tarterik utzi gabe, barruan zuen guztia kontatu nahi zuen, eta bere bizitzaren hainbat pasarte kontatu zituen. Memoria pribilegiatuak detaile txikienak ere gogorarazi zituen, latzak batzuk: gerra fronteak, batailoi kideak, Gernikako bonbardaketa, Gurs, gosea, espetxea, torturak eta azkenik Langile Batailoi Disziplinarioa.
Hala ere, bizitzaren unerik gogorrenetariko bat ondoren etorri zitzaion. Hain zuzen frankismoan, desafecto bezala izendatu baitzuten erregimenaren aldekoek, errepublikar baten semea izan eta Izquierda Republicanako batailoian izena eman eta borrokatzeagatik.
Une bereziak izan ziren tertulian, bertan izan baitziren Luisekin batera, Capitan Casero batailoiko kide izandakoen bi familia kide. Hoietako bat, Xemeindarra zen, Luisen arabera, gogoan du Larruskain abizena, eta nola inoiz bata bestearen aldamenean lo egitea nola egokitu zitzaien ere kontatu zuen. Jose Larruskain, Anitxukoa zen eta tertulian parte hartu zuten bere senideek.
Gonzalo Pereiro Capitan Casero batailoiko komandantea zen. Lehen lerroko erretaguardian zegoela, bala galdu batek Gonzalo Pereiro Fernandez batailoiko komandantea hil zuen. Gonzalo Pereiro Ondarroako irakaslea izan zen, IRO (Izquierda Republicana Ondarresa) elkarte politikoaren lehendakaria eta Centro Republicanoko ordezkaria Ondarroako Errepublikaren Defentsarako Batzordean eta honen anaia batailoi bereko ofiziala izan zen. Ilusioa nabarmena zen bien aupegietan; bai Alfredo Pereirorentzat, zein Luisentzat una berezia izan zen. Tertuliak aukera eman zien komandantearen inguruan jarduteko baina ordu bete ez da nahikoa.
Hizketaldi oso interesgarria eskaini zuen Luisek, baina horrela egin zuten bertaratu eta galderak egin zituzten herritarrek ere. Ekitaldian nabari zen bertaratutakoen parte hartzeko gogoa, jakin mina asetzeko galderak egin zizkioten Luisi eta hark gustora erantzun.
Esker oneko hitzak izan zituen haientzat, eta baita memoria historikoa garatuz bere ekarpena egiten duten elkarte eta instituzio zein kazetarientzat.
Kalamuan desagertutako osaben bidean ahaztuen oroimena Galiziatik
Duela pare bat hilabete, ustekabeko dei bat jaso genuen. Galiziar familia bat, Markina-Xemeingo kaleetan zebilen hilerriaren bila edo-eta gerra zibilaren inguruko bertoko liburuak erosteko liburudenda baten bila. Eguerdi eguerdian herritar baten laguntzaz Ahaztuen Oroimeneko kideokin harremanetan jarri ziren. Telefono deia: Kalamuan hildako eta desagertutako osaba biren bila zebilen Galiziar familia bat zegoen Markinan, kalean, āzerbaitenā bila. Bazkalorduko mahaitik jeiki eta bat egin genuen ziztu bizian.
Ustekabea sinestezina zen, egoera bitxia eta zorionekoa. Poza nabarmentzen zen, bai familiako kideen artean eta bertan ginenon artean.
Aguete Lino neba arrebak Marinen jaio ziren, Pontevedran, arrantzale giroko herritxoan. Manuel eta Antonio anaiak II. Errepublika garaian Euskal Herrira abiatu ziren lanera. Manuel, Bilboko portuko Hercules alturako itsasontzian ibili zen lanean. Antonio berriz, Pasaian, bizilekua Errenterian zuelarik.
Gerra zibilak eztanda egin zuenean, Manuel eta Antonio Aguetek, Celta batailoi anarkistan borrokatu zuten eta ordutik ez dago beraien berririk. Artxiboen arabera, jasotako dokumentazioaren arabera, 1936ko abenduaren 26an hil ziren, baina bakarrik Manuel Aguete Linoren berri ematen dute agiriek. Manuel, Max inguruan borrokan hil zenean, Celta batailoi anarkistako bigarren konpainiako tenientea zen. Antonioren berri Serafin Dopazo Agueteren bidez jaso ahal izan dugu, eta datu gutxiago badira ere, CNT ren ingurura batu ziren galiziar jatorriko itsasgizonez eratutako Celta batailoian borrokatuko zuen, San Esteban eguneko borrokaldian.
Gaurko egunez, 1936an, San Esteban eguneko borroka, ezaguna da herritarren memorian. 1936ko abenduaren 26an borrokaldi gogorra izan zen Max inguruetan. Kalamuako tontorrean zeuden faxisen aurka jardun baizuten miliziano eta gudariek.
Celta batailoi anarkista Maxeko posizioetan kokatuta zegoela hil ziren Antonio Aguete Lino eta Manuel Aguete Lino.
Urteak isiltasunean igaro behar izan dituzte beraien arrebek. Etxekoek ez zituzten gabonak ospatzen; zer zuten ba ospatzeko zorigaiztoko data honetan? Manuel eta Antonioren arrebek, ez zieten ezer kontatu beraien semeei, eta orain ulertu dute guztia, orain badakite zergatik ez ziren existitzen ospakizunak gabonetan Aguetetarrenean.
Hil ziren hiru arrebak ere. Buru gaixotasuna gehitu zitzaion Consueloren zahartzaroari; bapatean borrokan hildako bere bi nebez hitz egiten hasi zen. Ilobek, orduan, azken arrebaren azkenetan jaso zuten hildako osaba bien heriotza eta haien memoria leuna.
Memoria hori, orain, Serafin Dopazo Aguetek bere osabei gertatutakoa argitu eta beraien ibilbidea ezagutzeko lekukoa hartu du, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearekin batera, ilusio handiz aurrera eramango duguna.
Dende Galiza cara a Kalamua, en busca de dous familiares desaparecidos
Ocorreu fai a penas dous meses cando recibimos una chamada que nos deixou abraiados. Procedentes de Galiza, una familia atopĆ”base en Markina-Xemein en busca de información sobre a desaparición duns familiares. Para ilo, foron o cemiterio e a unha librerĆa, na procura de datos nos que se reflectisen os acontecementos locais ocorridos na guerra civil. Axudados por un veciƱo, a la polo medio dĆa, puxĆ©ronse en contacto con nós, con Ahaztuen Oroimena. A chamada que recibimos dicĆa: āNas rĆŗas de Markina-Xemein, indagando por dous tĆos mortos e desaparecidos en Kalamua, unha familia que ven dende Galiza esta na procura de información, por pequena que esta sexaā. AxiƱa, co prato aĆnda na mesa, levantĆ”monos e sen dubidalo, corremos onde eles.
A situación parecĆa un soƱo, unha sorpresa moi curiosa e feliz. A ledicia palpĆ”base no ambiente, tanto nos familiares, como en nos mesmos. Leer el resto de esta entrada »
- ← Anterior
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- Siguiente →
Oroimenak sustrai sakonak ditu, eta denbora iragan arren, 80 urte igaro arren, herritarren memoriari esker, egia azaleratu ohi da. Ez errepresioak ez diktadura luzeak ez zuen lortu mendian hobietan lurperatutako gudariak baztertuta ahazturan galtzea.









