Areto bete bizipen Gipuzkoako Foru Aldundian
Atzo, Donostian Frankismoaren Diktaduraren biktimak oroitzeko ekitaldia egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, instituzio honetako ordezkari nagusiak buru zirela. Frankismoaren diktaduraren biktimak esparru zabala hartzen dute eta gutxitan omendu izan dira guztiak. 1936ko kolpe faxistaren ondoriozko gerrak markatutako lehen etapa eta 40 urteko diktadura faxista sufritu behar izan zuten biktimak ondorengo etapan. Areto nagusia lepo bete zen, gerra zibilean gudari izandako pertsonez, kartzelaratuez, fusilatutako senideez, zigortutakoez eta funtsean, 1936tik 1977ra Frankoren hitzalpean beraien eskubideak urratu zitzaizkien pertsonez. Aretoa lepo zela eta, sarrera egokitu behar izan zen eragile eta ordezkari ezberdintzako eta han guztiak sartu ezin ginenez, hirugarren areto bat prestatu behar izan zuen Foru Aldundiak ekitaldia jarraitu ahal izateko.
Areto nagusian ziren atzo omendu nahi zirenak, areto bete bizipen; Diktadura Frankistaren biktimak: Antonia Manot, Kepa eta Mikel Paredes, Jon Paredes Manot «Txiki»ren senideak eta Angel Otaegiren (1975ean fusilatuak) izeba, Mercedes Otaegi , Kandido Saseta eta Martin Ugalderen sendieak, Burgosko Prozesuan epaituako kideak, Anita Morales (Saturrarango kartzelako preso ohia), Nestor Basterretxea (gerra zibilean Frantzian erbesteratua), Marcelo Usabiaga (besteak beste Roxa Luxemburkoko agintaria Markinaldeko Frentean 1937 hasieran) etab luze bat, guztiak krabelin gorri bana eskuan zutela.
Baina hauei babesa agertzeko, ordezkari ezberdinak zituzten ondoan: Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia buru zela, bertan izan ziren Ikerne Badiola (Gazteria, Kultura eta Kirolako Ahalduna), Larraitz Ugarte (Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea), Gema Zabaleta (Eusko Jaurlaritzako sailburua), Juan Karlos Izagirre (Donostiko alkatea), Joseba Egibar (PNV), Pello Urizar (EA), Joseba Albarez (Ezker Abertzalea), Lore Suarez (PSE), Antton Karrera (Ezker Anitza) Iñaki Egaña eta Joxean Agirre (Euskal Memoria Fundazioa), Aranzadiko hainbat kide (Pako Etxeberria, Juantxo Agirre,…), Joxe Agirre (Aita Beneditarra eta Lazkaoko artxiboaren arduraduna) eta beste hainbat eragile eta norbanako.
Ekitaldian, Ikerne Badiolak hartu zuen hitza aurrena (ikusi bideoa), berak, ahanzturaren inguruan eta oroimenaren garrantzia azpimarratu zuen. Ekitaldian osatuz, Paco Etxeberriak (ikusi bideoa hemen) eta Josu Txuekak hitzaldi bana eskaini zuten. Paco Etxeberriak memoria historikoen ardatzetaz jardun zuen (egia, justizia eta erreparazioaz) eta Josu Txuekak diktadura frankistan Euskal Herritarrek bizi izan zuten salbuespen egoeraz eta eskubide urraketaz. Ekitaldiaren azken hitzak, Martin Garitanorenak izan ziren, zeinek frankismoaren biktimen izaera ezberdina (fusilatuak, gartzeleratuak, poliziak hilak, gerran hilak, hizkuntz eskubidea ukatu zitzaienak…) gogoratu eta omendu nahi izan zituen, oroitu; gerra zibila zein frankismoko biktimek pairatu zuten eskubide urraketa salatuz. 1936tik 1977ko urte gogor haietan, eta urte haietan borrokatu zutenengatik, izan zirelako gara azpimarratu zuen; eta urte latz haietan isuritako malko haiengatik orain itsasoa garela aldarrikatu zuen.
Diktadura Frankistaren biktimei omenaldia Gipuzkoako Foru Aldundian
Asteazken honetan, hilak 14, Donostian egingo den ekitaldirako jasotako gonbidapenaren ondotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Diktadura Frankistaren biktimei egingo dien omenaldian izango gara. Horrela, guk ere, era xumean, errekonozimendua eta goraipamena eskaini nahi diegu, batetik Gipuzkoatik ihesean, Bizkairantz eta batez ere Markinaldeko Frentera faxistei aurre egitera, borrokara etorri ziren gipuzkoar guztiei. Bestetik, kontaun hartu nahi ditugu, Faxisten erasoari ihesi, Gipuzkoatik ihesi, Markinaldeko Frentean babestu zirenei eta bukatzeko, nola ez, 1936tik aurrera Frankismoa pairatu zuten biktima guztiei omenaldia egin nahi diegu ekitaldi honetan parte hartuz. Gisa honetako ekitaldiak garrantzitsuak dira, instituzioek oroimen historikoaren bidean lan haundia eta arduratsua dute egiteko; lan serioa eta zintzoa. Halabaina, ezinbestekoa da herritar eta elkarteek, egiaren bidean inurri lana eginez aurrera jarraitzea, trasnmisioa bermatzea eta benetako erreparazioa eraikitzeko bideak jorratzea, gerra eta frankismoaren ondoriozko sufrimendua aitortzeko.
Markinako Frontea, Patxi Juarisitiri elkarrizketa
«Markinako Frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931-1939)» liburua Durangoko azokan
aurkeztuko du Patxi Juaristik (Markina-Xemein, 1967) abenduaren 8an, eguerdiko 14:30etan. Markinako eta Xemeingo egoera politiko eta soziala aztertzen du lan honek, 1931-1939 urteetako gertaeretan kokatua. Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu du eta durangoko azokan jarriko duen postuan salgai egongo da.
Liburuaren nondik norakoak argitu eta zuengana zabaldu asmoz elkarrizeta egin diogu:
ELKARRIZKETA OSOA IRAKURTZEKO KLIKATU HEMEN.
Euskal Memoria Fundazioa: Frankismoa Euskal Herrian
«Frankisma Euskal Herrian, Behin betiko konponbidea» liburua aurkeztu du Euskal Memoria Fundazioak gaur Donostian. Aieteko Gazteluan, Frankoren opor leku izan zenean; egun Giza eskubideen etxea dena.
Iñaki Egañak gidatu du lana, hainbat lagunekin elkarlanean osatuz. Aurkezpenean izan dira Pako Etxeberria aranzadiko kide eta mediku-forensea, Joan Joxe Agirre Lazkaoko Aita Beneditarra eta artxibategiko arduraduna, eta frankismoaren biktima izan ziren Rosa Larrañaga, Marcelo Usabiaga eta Txomin Letamendi.

BerriaTB-k aurkezpeneko bideoa egin du.
Luis Txopitea Apoita
Luis Txopitea Apoita, (Xemein,Txebetxabixe, 1925- Markina Xemein, 2015). Hamairu neba arrebetan gazteena da eta gerra zibileko denporetan inguru haietan bizi izan zen. Salbuespena bere guraso eta neba-arrebak kartzelara sartu zituztenean bizi izan zuen, izan ere hilabete horietan, Zeinkeko Ormetxera joan behar izan zuen amaren jaiotetxera, bere izebarengana bizitzera.
Gurasoekin mezetara joan ostean, etxerako bidean Lorenzton etxeeetan zegoen tabernako jaubeak esanda jakin zuten frankistek kolpea abiatu zutela, handik aurrera, Zapola inguruetako milizianoen joan etorriak ikusi eta bizi izan zituen, baita bere anaien bi anaien frenterako sarrera Deba inguruetan, gainera hirugarren anai bat, kintadak jaso zuen gerrara.
Gaitan de Aialatarren ihesa gertutik bizitzea tokatu zitzaion, izan ere, anai nagusiak lagundu zien Alejandro Gaitan de Ailari eta bere andreari, Larruskainera ihes egin eta pasatzen. Beraien semeak, ingurutetako kobetan gordeta egon ziren eta Jose Luis Gaitan de Aiala berriz, Larruzen (besteak beste).
Mutikoa izan arren, ondo gogoan ditu, Belaustegi, Eizar eta inguruko baserrietan zeuden miliziano kuadrila edo jendetza eta Lekoizen Urkaregi aldea erasotzeko zuten kainoia.
Oharra: Testigantza editatzen ari gara. Aurrerago jarriko dugu bideo zein idatzizko formatuetan.
Bizkaiko herrien bonbardaketen dokumentala: Zerutik sua dator
Zerutik sua dator! dokumentala Gerra Zibilean Bizkaiko herri ezberdinek jasan zituen bonbardaketa ugariei eta haien ondorioei buruzkoa da. Egoitz Rodriguezek zuzendutako lan honetan, bonbardaketak jasan dituzten pertsonen lekukotzak jasotzen dira. Esperientzia horiek bizi zituztenek egiten dute kontakizuna, lehenengo pertsonan, eta, haiekin batera, belaunaldi gazteagoko pertsona batzuk agertzen dira, bizipen horiek entzun eta bonbardaketan jasan zituzten protagonistak elkarrizketatzen dituztenak.

Bonbardaketaren eragina jasan zuen herri bakoitzean, hiru belaunaldi elkartu dira: bonbardaketa jasan zutenak, kontatu zutenak eta ezagutu ez zutenak. Belaunaldien arteko topaketa horren bidez, gertatutakoaren ikuspuntu eta pertzepzioak trukatzen dira.
Dokumentalak alde batera uzten ditu galdetegiak, gidoiak, off-eko ahotsak, historialariak… Gizartea bera da hitz egiten duena, abiazio faxistak bonbardatutako herrietako auzokideek hitz egiten baitute.
Belaunaldi oso batek bizi izan zuen sentimendua islatu nahi duten film laburrak dira eta belaunaldi arteko topaketetan jasotako kontakizunetatik abiatuta eraikitako narrazio-hari batek lotzen ditu. Kontakizun horiek su baten berotasunaren babesean, bizirik mantendu nahi den kar baten babesean egin dira. Kar hori oroimenaren karra da.
Gernikako eta Durangoko bonbardaketez gain hainbat herri bonbardeatu zituen abiazio faxistak. Otxandio, Markina, Xemein, Lemoa, Bilbo…Orain dela hilabete batzuk argitaratu genituen Durangoko Gerediada elkartearen laguntzaz bonbardaketa hoiek egiteko hegazkin italiarrek Markinaldeko Frentean ateratako argazkiak,hau litzateke horietako bat.

Euskal Memoria Fundazioa: Ezkutuko biktimak argitara ekarri (2011-10-25)
Euskal Herria aro berri batean murgiltzen ari den garaiotan guztien ahotan daude azken hamarkadatan gatazka politikoarekin loturiko bortxakeriaren ondorioak. Alabaina, Estatuen biolentziaren ondorioak jasan dituzten milaka herritarrak ahanzturara kondenatzeko saiakera orokorra dago kontakizun nagusi eta ofizial bakarra ezartzeko saiakeraren pean.
- ← Anterior
- 1
- …
- 25
- 26
- 27
- …
- 36
- Siguiente →
Urtzulon jaio zen 1932ko abenduaren 20an. Neskatila zen baina gogoratzen da, gerra zibila etorri zenean, etxetik ihes egiteko agindua jaso zutela. Etxean zirenen artean, gurdira trasteak jaso eta Makuteira joan ziren. Amona, aita eta neba arrebak joan ziren, izan ere bere Ama, Donostira joan zen bera jaio eta hamabost egunera aña gisa Komillas Markesarenera. Handik amak, inglaterrara ihes egin zuen Komillastarrekin eta gerra ostean buletatu zen, bitartean ez zekiten batzuk besteen ingungo berririk.
Antonio Ibarzabal Bereziartua, (Altzola Zaharra, Etxebarria 1927 – Gasteiz 2013).