Ikur Frankistak kentzeko erabakia

Posted on Actualizado enn

Gasteizen, Legebiltzarrean egindako bileran, ordezkaritza duten talde guztien botuekin lakuako gobernuari ikur frankistak kentzeko eskatu zioten.
Hainbat herritan, ezagunak dira etxeetako atarietako gaineetan dauden plakak, edo Bilbon, ogasunaren egoitzako armarria… baina orain, jaurlaritzak ikurren zerrenda egin beharko du, erabaki beharko duelarik zeintzuk diren ikurrak eta zeintzuk ez. Ikurrak eta eskulturak dira bakarrik zerrenda horretarako baliogarri? Kaleetan daude bakarrik ikurrak? eta egoitza publikoetan?

Aho batez onartu zuten, Jaurlaritzari ikurren zerrenda egitea, eta zerrenda hori Eudelen bidez bideratzea, baina, herritarrok izango al dugu lekurik?

Eztabaidaren ondoren, legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio udalekin batera egiteko ikurren zerrenda, eta Eudelekin aztertzeko nola kendu. Plana dirutan zehaztera egin du dei parlamentuak, eta nabarmendu du erakunde guztiek jarri beharko luketela «nahikoa» baliabide ekonomiko.

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak duen zerrendaren arabera, euskal autonomi erkidegoan, hogei bat ikur daude kaleetan, ageri agerian; halabaina gehiago ere badira, hain bistan ez daudenak.

Argazkietan, Etxebarriko elizpea. Bertan, plaka bat jarri zuten «caidos por dios y por España». Plaka hori, kendu egin zuten Franko hil ondoren, soilik gerran alde batean hildakoak aipatzen zituelako.

Un comentario sobre “Ikur Frankistak kentzeko erabakia

    oier gorosabel escribió:
    5 abril, 2011 en 13:00

    Ojo neurri populista / hauteskundekuekin.

    Gaur egunian, memoria historikua lantzen daben taldien artian beste ikuspegi bat nagusitzen dihardu: arrasto GUZTIAK babestia, bando bixetakuak. ¿Kalamuko rekete napar horren lapidia kenduko zendukie? ¿Eta Donostiako «Sagrado Corazon» zergaittik ez, orduan?

    Iritzi gehixago hamen:
    http://frentesdeeuzkadi.foroactivo.net/t222-el-gobierno-vasco

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.