Hildakoak-zaurituak

Ramon Zuazo Otalora (1909[?]-1937/09/06)

Posted on Actualizado enn

Bolibarko Gorosta baserrian jasio zen, eta agiri zenbait lekutan Barinagakoa zela ageri bada ere Bolibartarra zen Ramon. Oso gazte, hasi zen lanean, morro bezala ibili zen, Iturretako Jandoniz eta Eitza baserrian (errentero), Barinagako Mendiben, baita Eibarko Albizurin (errentero), eta Barinagako Oregi-zaharren eta azkenik Illaispen. Garai hauetan zenbait nahaste izan zituen, zuzenki, Albizurin zegoela, Bolibarko ardi batzuen lapurketa zala eta Bergarako epaitegietan epaiketa izan zuen gerra aurretik.

Oregi-zaharren zegoela, Illaispeko Francisco Baskaranek (zinegotzi tradizionalista berau) morro gisa hartu zuen Illo-Beitin; garai hartan 1936.urtea zen, gerra eta mugimendua, frentea egonkortu egin zen garaietan. Frenteko lehen lerrotik oso urbil geratu zen Illaldapa, hain zuzen, Maxera eta Baskaran Goiko ingurura arte defendatzen zuten gudari eta milizianoek faxistek Kalamua eta Akondia gainetatik egiten zituzten erasoak.

Horrela, 1936ko abenduan, Francisco Baskaranek eta beste batzuek gazte tradizionalistak faxisten frenteko posizioetara ezkutuan pasatzeko sarea osatu zuten; Ramon Zuazo ere lan hauetarako hartu zuen etxeko nagusiak, diruaren truke. 1936ko abenduaren 12an, 4 gazte Berriztar eta beste 4 Mallabiar pasatzeko prestatu ziren, eta herri hauetatik, Asuntzetik zehar pasatu ziren Kalamuako Gipuzkoako partera. Baina 1936ko abenduaren 20an, gazte horietako baten anaia atxilotu zuten, Mugerza abizenekoa eta atxilo aldian “Albizuri” ezizenez ezagutzen zen Ramon Zuazo Otaloraren izena eman zuen.

Atxilotu ondoren, Euskadiko epaileek lehen deklarazioa hartu zion 1936ko abenduaren 21ean, eta ondoren Francisco Baskaran, eta Matias Amillategiren bilaketa aginduaren ondorioz atxilotu egin zituzten.

Laurak Bilbon, Angeles Custodiososeko kartzelan zirela, epaiketa prestatze aldera, Ramon Zuazo, Matias Amillategi eta Mugerza Larrinagako kartzelara trasladatu zituzten 1937ko urtarrilaren 3an, Francisco Baskaran hasierako kartzela horretan mantendu zutelarik. Hurrengo egunean, 1937ko urtarrilaren 4ean faxisten hegazkinek Bilbo bonbardatu zuten eta gerora, hainbat pertsona haserrealdian kartzeletan sartu eta presoak hil zituzten, tartean Francisco Baskaran.

1937ko maiatzaren 3an hasi zen Zuazo, Amillategi eta Mugerzaren aurkako epaiketa, Euskadiko Epaitegienpean eta kartzelatze sententzia ebatzi zuten hirurentzat. Kartzelan ziren bitartean, faxistek Bilbo okupatu zuten urte horretako ekainean eta 1937ko uztailaren 3an Mugerza Santoña (edo Laredo) aldean askatu zuten, pentsa daitekeelarik Ramon eta Matias ere batera askatu zituztela.

Baina gerora, Ramon Zuazo berriro atxilotu zuten, oraingoan faxistek. Procedimiento Sumarisimo de Urgencia nº223/37ean, 1937ko abuztuaren 6ko datan bukatuan aztertu zuten beregain zegoen salaketa. Orduan, Gerra kontseilu iraunkorra bildurik, heriotzara kondenatu zuten. Delitua: Matxinadarekin bat egitea (Adhesión a la rebelión).

Sententziaren oinarria, Francisco Baskaranenegan (Ilaizpe) salaketa faltsua egin izanaren ondorioz bere heriotzaren arduraduntzat jo zuten Ramon Zuazo eta aurreko atxiloaldian (1936/12/21) Matias Amillategiri egindako salaketa eta mehatxuak aipatzen ditu epaitegi militar faxistaren ebazpena sendotzeko.Epaia bete egin zen , kartzelatik eraman eta Ramon Zuazo Otalora fusilatu egin zuten, Derioko hilerrian hobiratuz 1937ko irailaren 6an.

Hileta Barinagan

Posted on Actualizado enn

1936ko Urria, gogorra izan zen Markinaldeko sektorean. Borroka eta gertaera gogor askoren artean kokatu daiteke Barinagako hileta hau.
Lehenago Hil batailoiko bi gudari hil ziren, seguruenik Max inguruan. Jagi-Jagik bi batailoi izan zituen gerra zibilean Eusko Gudarostearen barruan; Lehenago Hil eta Zergatik Ez?. Mugimendu honen inguruan,«Jagi-Jagi. Historia del independentismo vasco» liburua argitaratu zuen Ahaztuak1936-1977ek, Eduardo Renobalesek idatzia.

Barinagan egin ziren hiletak; Tolosarra zen gudarietako bat, bestea berriz Pasaiko zen.

Argazki hauek (ikusi guztiak hemen)  Garaian aldizkarian (15.zbkia, 1994),eta  Gerra zibila Euskal Herrianlanean (Egaña,2000. III.tomoa:192) argitaratu ziren.

Errepublikaren defentsan hilak

Posted on Actualizado enn

Zerrenda honetan agertzen diren izenak, Markinako Frentearen inguruan hildakoak dira. Kolpe militarraren kontra egin zuten pertsonak dira, gehienak beste herri batuzetatik etorriak, baina denak, faxismoaren aurka bizia galdu zutenak.

Datu hauek 1936, Gerra Zibila Euskal Herrian lanetik jaso ditugu.

LEKUA DATA ABIZENA ABIZENA IZENA Bizitokia
AKARREGI 12/03/1937 Zarandona Alday Francisco Bilbo
AKARREGI 21/10/1936
AKARREGI 21/10/1936 Montero Busto Antonio Ortuella
AKARREGI 21/10/1936 Lejarcegui Laucirica Valentin Basauri
ETXEBARRIA 21/04/1937 Cereceda Merino Justo Tolosa
KALAMUA 23/10/1936 Rodriguez Perez Macario Donostia
KALAMUA 30/09/1936 ?
KALAMUA 27/09/1936 Urquijo Bravo Felix Deustu
KALAMUA 29/09/1936 Velarde Uralde Vicente Zizurkil
KALAMUA 20/10/1936 Peña Arrona Jose Donostia
KALAMUA 28/12/1936 Perez Marino Juan Galizia
KALAMUA 29/09/1936 Perez Sanperio Julian Ortuella
KALAMUA 19/04/1937 Oyarzabal Labaca Cesareo Eibar
KALAMUA 29/09/1936 Lopez Rodriguez Jose Eibar
KALAMUA 04/10/1936 Lorenzo Gutierrez Jose luis Barakaldo
KALAMUA 11/06/1937 ?
KALAMUA 25/10/1936 Del rio Leal Domingo La cuadra
KALAMUA 21/01/1937 Lejarreta Andonegui Pablo Bilbo
KALAMUA 28/09/1936 Bartolome Sierra Maximiliano Barakaldo
SAN MIGEL 25/09/1936 Rodriguez Puig Pedro Bilbo
SAN MIGEL 25/09/1936 Palacio Gomez Miguel Portugalete
SAN MIGEL mendia 27/09/1936 Azurmendi Bedaola Francisco Tolosa
SAN MIGEL 27/09/1936 Azcona Vergara Mameto Aio
URKARREGI 27/09/1936 Muro Gonzalez Marino ?
URKO 05/05/1937 Padra Matabuena Isidro Muskiz
USARTZA 13/10/1936
USARTZA 13/10/1996 Lechet Leon Paris
USARTZA 30/03/1936 Zabaleta Balerdi Francisco Eibar
USARTZA 13/10/1936 Revilla Arnaiz Bruno Bilbo
USARTZA 06/10/1936 Medina Medina Vicente Bilbo
USARTZA 08/10/1936 Lejarza Sierra Miguel Sodupe
USARTZA 08/10/1936 Lopez Sauto Angel La arboleda
USARTZA 08/10/1936 Fenandez Martinez Marcelino Bilbo
USARTZA 08/10/1936 Menendez Rodriguez Melecio Zumarraga
USARTZA 13/10/1936 Churruca Amesti Pascual Eibar
USARTZA 08/10/1933 Merino Larrea Horacio Balmaseda
USARTZA 09/10/1936 Gangoitia Perez Antonio
MARKINA 05/05/1937 Torres Escurza ramon ?
MARKINA 06/04/1937 Ugarte Goikuria David ?
MARKINA 21/10/1936 Lopez Uranga Andres Tolosa
MARKINA 26/10/1936 Gabilondo Olañeta Lazaro Elgoibar
MARKINA 21/10/1936 Basauri Yarza Teodoro Eibar
MARKINA 14/11/1936 Badiola Azpiazu Cecilio Ondarroa
MARKINA 25/04/1936 Zamora Fernandez Jose Kuba
MARKINA 25/10/1936 Rey Navazo Julio Burgos
MARKINA 26/04/1937 Mendez Cañp Hilario Orereta
MARKINA 08/03/1937 Fernandez Sodupe Luis Bergara
MARKINA 16/10/1936 Minguez Barros Manuel Alonsotegui
MARKINA 25/09/1936 Chinchurreta Zamacona Jose Bilbo
MARKINA 16/01/1937 Davalillo Berganza Felix Karrantza

BATAILOIAK: Ochandiano, Fulgencio Mateos 1ª UGT, Milicias Populares, Castilla, Rusia, Octubre, Rusia, Amuategi, Larrañaga, Dragones, San Andres, Milicias Vascas, Azaña-Gipuzkoa, Carlos Marx, Jean Jaures, zapadores-minadores,UGT miliziak, EAE1, Ordena Publikoa, Donostia artilleria, Arana Goiri.

FULGENCIO MATEOS 1º de UGT
FULGENCIO MATEOS

Markinaldeko Frenteko Herrietako Fusilatuako Herritarrak

Posted on Actualizado enn

MARKINALDEKO FRENTEKO HERRIETAKO FUSILATUAK

Aretxabaleta Arriola, Hilario : 1888/01/14an jaio zen Markinan eta 1937ko uztailaren 21an fusilatu zuten Derion

Egurrola Kaltzakorta, Bonifacio: 1898/11/12an Ondarroan jaion zen, Ziortzako Agarre baserrian bizi izan zen; Derion fusilatu zuten 1937ko irailaren 16an.

Loiola Eizagirre, Juan : 1904/02/22an jaio zen Xemeinen eta 1937ko irailaren 9an fusilatu zuten Derion.

Mallukiza Aldaolea, Anbrosio : Munitibarko Berreño auzoko Goitxi baserrian jaio zen 1886/12/07an, eta Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion.

Onaindia Zuloaga, Celestino : Markinan jaio zen 1898an eta Hernanin afusilatu zuten 1936ko urriaren 28an.

Peñagaricano Solozabal, Jose Ignacio: Peñaneko etxeetan jaio zen, Etxebarrin 1872/01/01an. Abade laguntzailea zen eta Hernanin edo Oiartzunen fusilatu zuten 1936ko urriaren 27an.

Sagarna Uriarte, Jose: 1911an Zeanurin jaio eta Larruskaingo abadea izan zen Amulategin fusilatu zuten 1936ko urriaren 20an.

Sanchez Pesado, Jeronimo: Mallorkako Pollenca herrian 1894/12/28an jaioa, Markinan bizi zen. Derion fusilatu zuten 1937an.

Zuazo Otalora, Ramon: Ziortzan jaioa, Barinagan bizi zen, eta 1937ko irailaren 6an fusilatu zuten, 27 urte zituelarik.

 

Txurruka Muniozguren,Pedro.1931-2008

Posted on Actualizado enn

1931.urtean jaio zen Pedro Txurruka Muniozguren. Bere ama, handik hilabete batzuetara hil zen eta aita ameriketara joan zen. Hiru neba arrebetatik gazteena ume txikia zela harrapatu zuen gerrak.

Elordin zegoen Pedro, bere izeba Bitxori Muniozgurenek hartu baitzuen umea hazteko ardura. Horrela, erreketeak urkaregi inguruetan posizioak hartuta, 1936 urrian bala galdu batek ipur masailean jo eta zauritu zen Pedro, Elordiko etxe aurrean.

Amulategira eraman zutenBitxori Elordikok bere neba Ramonen laguntzaz. Han hartatu zuten (Frankisten puesto de socorro zen Amulategi) eta lehen behaketa egin ondoren, Azkoitiko ospitalera eraman zuten. Bitxori izeba egon zen han berarekin eta hiru hilabete egin zituzten, soldadu zauritu artean, erreketeen erretaguardiako ospitaletako batean; sendatu ondoren bueltatu ziren Elordira.

Jose Ramon Belaustegi Arrillaga

Posted on Actualizado enn

Ramon Belaustegi Arrillaga, 1918ko abuztuaren 14an jaio zen Aiste Etxe Zurin. Milizianoak Aistera etorri zirenean hango etxeetakoei ahal zuten lekuetara ebakuatzeko esan zieten.

Aiste Etxe zurikoek Urtzulon hartu zuten babesa eta Altzola barri inguruan zebilela tiro batek jo eta zauritu zen. Bala bat sartu zitzaion eskumuturretik, bala horrek, otzara pasatu eta gerria zeharkatzea lortu zuen; zauri horrek eraginez odolustu eta hil egin zen.

Bertakoek Urtzulora eraman zuten presaka batean eta han bildutakoek ahaleginak egin arren, Urtzuloko egongelan hil zen.

Bertakoen urduritasuna zela eta egongela garbitu, eta sabaian izan zuten Ramonen hilotza egun batzuetan. Gero, etxean egindako hil kutxa batean sartu eta etxe inguruan lurperatu zuten.  Gerra pasatu ondoren, lurpetik atera zuten eta euritan lur eman zioten hilerrian.

Irudian Aiste Etxe Zuri.

Leandro Etxebarria Argintxona

Posted on Actualizado enn

Leandro Etxebarria Argintxona Markinan jaio bazen ere Bakion bizi zen. Forala zen lanbidez eta atxilotu ondoren Derioko hilerrian afusilatu zuten 42 urte zituela; 1937ko uztailaren 23an.

Iturria: Ahaztuak 1936-1977

Don Jose, «Peña» fusilatu zuten

Posted on Actualizado enn

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal, (1872, Etxebarria- 1936, Oiartzun) Etxebarriko Peñaneko baserrietan jaio zen.Abade izan zen Etxebarrin errpublika eta Gerra garaian.

Izaera definituko pertsona omen zen. Gauzak zuzen eta egoki egitea gustoko zuen. Baina bere izaera

horren barruan zioan berezitasunik markatuena, euskaltzalea izatea azpimarratu daiteke.

Garai haietan ematen ziren eztabaiden ingurutik, Don Jose Peña, euskara egokia, garbia eta ondo erabiliaren zalea eta defendatzailea zen. Umeei kalean berbak zuzentzen zizkien, euskara goraipatzen zuen eta euskara erabiltzen zuen. Euskararen defendatzaile sutsua zen.

Jasotako testigantzek ez dute agertzen Don Jose Peña politiki errepublikazalea zenik baina herritarrek nortasun gogorreko eta zorrotzekoa zela aipatzen dute baina ez politikoki hain finkatua edo ideologia zehatz baten defendatzailea zenik. Uste dugu, abertzalea eta euskaltzalea zela.

Halabaina, Arnorixa inguruetatik pasatu zen Elgoibarrera, eta han, bertako elizan hartu eta Oiartzunen afusilatu zuten faxistek, 1936ko Urriaren 27an.

64 urterekin fusilatu zuten 1936ko Urriak 27an Oiartzungo hilerrian Ondarretako kartzelan egon ostean.

Juan Jose Idoeta

Posted on Actualizado enn

Beide baserriak, San Migel auzoko, Belaustegi edo Berdezkunde baserrietan kokatuta zeuden kainoiek botatako kainonazo baten ondorioz  sua hartu zuen. Milizianoak irailaren azken egunetan, posizioak indartzera etorri zirenean, faxistei eraso egiteko, Beide eta Antxi inguruan kainoiak jarri zituzten lehenego unean. Horregaitik pentsa daiteke, faxistek Beideko posizioa erasotzea zutela helburu.

1936ko urriaren 29an izan zen. Beideko etxean sartu zen obusa eta erasoan etxeak sua hartu zuen. Bertakoak, sua itzaltzen saiatu ziren eta ahal zutena salbatu asmoz, etxetik altzariak ateratzen hasi ziren.
Auzokoa zen Juan Jose Idoeta «Amoto Txiki» eta Beiden gertatutakoa ikusi zuenean bertara joan zen laguntzera, beste kainonazo bat bota zuten une horretan eta han hil zen.

Jose Sagarna Uriarte

Posted on Actualizado enn

Jose Sagarna Uriarte (1911-1936). Zeanuri-Amulategi (markina-xemein).

1936ko Urriaren 20an fusilatu zuten.   Amalloko abade zala, Larruskaingo auzokideen salaketa eta gora behera pertsonal baten ondorengo bengantza gaitik.

Oier Gorosabelek jasoa du gertaera hau bere blogean.

Abadeen beatifikaziaren inguruan EL PAIS-en.

Elizak Gerran hildako abadean gogoan izan zituen 2009an.

Elizaren meza gerran hildako abadeak gogoan, BEGITU-n. 12.orrialdean.