Erabakitze eskubidearen aldeko «hiriburua» bilakatuko da Gernika apirilean (Gara)

Posted on Actualizado enn

(http://tokiko.tv/misc/player.swf )    AzkenEzkger.jpgBonbardaketaren 75. urtemuga ospatuko da aurten eta apirliaren 19tik 26ra Gernika Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko «hiriburua» eta «bozgorailua» bilakatzeko asmoa agertu dute Gernika Batzordeak gaur burutu duen ekitaldian Gernika Batzordeak gaur goizean egin du aurkezpena.

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena testuinguru berezi batean heltzen dela gogoratu dute gaur goizean. Gernikako Akordioa, Aieteko Adierazpena edo ETAren erabakiak Euskal Herriak Estatu espainol eta frantsesarekin bizi duen gatazka politikoari konponbidea emateko bidea ireki dutela adierazi dute.

Horregatik, aurtengo leloa «Askatasuna, Bakea,… Autodeterminazioa» izango dela adierazi dute eta datorren apirilak 19tik 26ra bitartean Gernika Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko hiriburua eta bozgorailua bilakatu behar dela adierazi dute Gernika Batzordeko ordezkariek.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.