Jesusa Urkidi

Posted on Actualizado enn

Jesusa Urkidi 1935n jaioa. Euskitze baserrian.

Castor neba jaio barri zela etorri ziren etxera. Hilabete batzuk baino ez zituen izango 6 inguru edo. Iraila zen eta soldauak etxera etorri ziren iluntze batean. Etxean zegoen dana hartu janaria, Urdaixe etab… eta barriro alde egin zuten.

Biharaumunean etorri ziren barriro gurera baina oraingoan bertan gelditzera. Handik alde egin behar genuela esaten ziguten, eta erdi bultzaka atera zuten gure ama, Castor txikia besoetan ebala. Aitona astoaren gainean zozelan jarri eta han joan ginen.

Gure etxe ondoko gailurretik inguru guztiak ikusten dira: Kalamua, Oiz, eta baita Amulatei aldea ere.

Frentea gelditu egin zen, 7 hilabetetan. Diotenez, ez zuten muniziorik (frankoren aldekoek) eta gelditu egin zen. Guk 7 hilabete horiek aitaren familiakoekin pasatu genituen Elgoibarren, Karakate barreneko baserri batean.

7hilabeteotan, PAK-PAK tiroka jardun zuten. Etxebarriko elizan ere markak daude, lehengo Txomineneko etxean ere baziren kainonazoen markak.

Egun Tomasena den etxe honetan ere Kattalin josten egon ondoren, bonba batek josteko makina hautsi zion.

Baserri batzuetan ia ia ez zen ezta nabaritu frentea eta ezta gerra bera ere. Basaben, Arentzan… etxean egon ziren, horietako batzuetan gainera jente asko. Gu geu be, Gandixan egon ginen, baina han ez zegoen janaririk eta bertakoak eta gure aita estututa, beldurtua joan egin ginen Elgoibarrera, Mandiola-Amulatein zeudenei baimena eskatuta.

Aitona elbarria zan, ia mugitu ere ezin izaten zuen egin eta 7 hilabeteok pasatu ondoren Euskitzera itzultzean hark erakutsi zizkigun batuketa eta kenketa eta irakurtzen. Hura jantzia zen, Rioja aldean ibilia baitzen. Gaztelera apur bat zekien.

Bueltatzean Euskitzeko etxea dena apurtuta zegoen. Bonbaz zulatuta, eta Euskitze zen hura korta eta sabai  bezala jarri eta etxe berria egin zuten 1945ean.

Etxe ingurua, zein tontor ingurua trintxeraz josita zegoen. Euskitze ingurua zikinkeriz josita zegoen, han hainbat eta hainbat ziren hildakoak. Gure aitak, trintxera haiek estali eta ortua eta soloa lautu nahi zituen, saiatu ziren baina lurrak behera egiten zuen eta kostata lortu zuten.

Handik gerora, auzoko Urki baserrikoari laguntza eskatuta goldaketan hasi ziren, auzokoak ez zion sinesten soloa hazurrez josita zegoenik eta golda sartzen hasi ziren, barrurago sartu eta han agertzen zirenak agertuta mareatu ere egin zen auzoko hori.

Abadearengana joan zen aita, ea hezur eta gorpuzkin haiei zer egin behar zitzaien galdezka. Abadeak, norenak ziren ez zekitela eta Trintxeretan lurperatzeko esan zion. Eta hala egin zuten.

Gerora, Euksitzen zegoen kartutxo eta bonba ondokoin piloaz  jabetuta jentea joaten zan bertara bala eta kartutxo ondokinak lurpetik atera nahian. Aitak haserre bidaltzen zituen, etxe ingurua lautzea hainbeste kostatu ondoren zuloak egiten zizkielako.

Euskitze inguruan, esku bonba asko zeuden, baita minak, kartutxoak eta burdinezko posteak non nahi ere. Esku bonbak pinu kaskarak bezalakoak ziren. Mina batek, mendi aldera zegoen jarrita, aita kezkatuta zeukan. Gerra bukatu berri zegoela, soldadu bati agertu zion bere kezka: Soldaduak beldurtuta bera ez zihoala mina ukitzera eta azkenean aita joan zen. Bertaratu eta tontorrerantz zihoala mina horrek errementatu eta aita zauritu zuen. Izugarrizko zauria egin zion sahiets aldetik sartutako metrailak eta oso gaizki egon zen sei hilabetean edo. Muniben zegoen ospitala eta hara eraman zuten. Gerora sendatu egin zen. Behin neuk ere esku bonba bat aurkitu neban eta han joan nintzen pozarren etxera. Gurasoak beldurtuta agudo jendu zidaten.

Etxebarriko erberan, tiroek ez zuten beldurtzen jendea. Uste zuten PAK haiek entzun arren berdin jarri zitekeela lanean. Horrela, nabo ereiten ebizela Kattalin Tomasenekoak kontatzen zuen nola tiroa entzun eta sakua jartzen zuten buruan babesteko eta bala jausi arren metro batzuk harutzako jarraitzen zuten lanean.

Bala galdu batek hil zuen Astakoa barinagako bidegurutzean, Peñaneko abadea ere hil zuten, baina hau eraman egin zuten Gipuzkoa aldera. Etxebarriko abadeak, Txikinen eskutatuta egon ziren, bedar artean. Soldaudak konturatu ez eta salbau egin ziren.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.