PNV
Akarregi-Egixarreko borroka: panel informatiboa
Gaur 1936/10/21eko borrokan, miliziano eta gudariek Oruntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka burututako ofentsibaren inguruko informazioa biltzen duen panel informatiboa jarri dugu Egixarren.
Borroka hau, Jose Sagarna Uriarte, Amulategin fusilatu eta biharamunean gertatu zen; borrokaldi honetan, zauritu eta hil zen matxinatuekin bat egin eta fusilaketa honetan zer ikusia izan zuen Arturo Molina komandante militar galiziar ezaguna.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Markina, Xemein y etiquetada como 1936, akarregi, Arturo Molina, Boga-Boga, EAE-ANV, Egixarre, Fulgencio Mateos, gerra zibila, Jose Sagarna Uriarte, PNV, UGT.
Egixarreko panelaren inagurazioarekin bisita gidatua
1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak (besteak beste) burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko dugu datorren igandean, maiatzak 15, Egixarren. Panel honetan, borrokaldi honen inguruan emandako hitzaldietan bildutako informazioa agertzen da.
Aukera hau aprobetxatuta ibilaldi gidatua izango da, Intxaurbietatik Akarregira, eta handik, Egixarrera.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Markina, Orokorra y etiquetada como 1936/10/21-Xemein, akarregi, EAE-ANV, Egixarre, etxebarria, Fulgencio Mateos, gerra zibila, Markina, markinaldeko frentea, Mateos, PNV, UGT.
Esta entrada fue publicada en Orokorra y etiquetada como 1936, akarregi, EAE-ANV, Egixarre, etxebarria, Euzko Indarra, Fulgencio Mateos, Markina-Xemein, PNV, testigantzak, UGT1.