memoria

Testigantza: Sabas Barrenetxea Urkiola, Elantxobeko gudaria

Posted on Actualizado enn

PhEl SaturnoGazte hasi zen itsasoko lanetan, 15 urteekin Saturno merkataritza-ontziko tripulazioko partaide zen. Gerra garaian defentsarako artilleriaz ekipatu zuten Saturno eta portu zein nabigazio blokeo garaian, faxisten itsas-armada saihestuz, hiru aldiz lortu zuten Bilbora jakiak eta tresnak sartzea; esaterako Rotterdametik (Herbehereak)

Bere gurasoak, aita Elantxobekoa (Bizkaia) eta ama Elosukoa (Araba) ziren. Aita igeltseroa izaki Otxandioko sektore baten fortifikazio lanetako arduraduna izan zen, gerora faxistek kartzelaratu zuten Puerto de Santa Mariako kartzelara (Cadiz).

Sabas_02Itsas gizona izaki, Santoñako portutik euskal gudariak ateratzeko saiakeretan inplikatu zen eta Eusko Jaurlaritzak kontratatutako Thornhope ontzi ingeleseko tripulazioa desagertu ondoren, beste boluntario batzuekin batera, ontziaren agintea hartu zuten. Bidai hoietako batean, Santoñatik 6 miliatara zeundela faxisten “Canarias” akorazatuak aurrera egitea galarazi zieten baina ez zitzaien ezer gertatu itsas jakituriaz burututako maniobrei esker. Aurrerago antzeko gertaera bat izan zuten Gijoneko purtuan.

Gudarien ebakuazioaz ezeze, Errusiatik Arroxelara (La Rochelle) bidaiak egiten zituen Errepublikarentzat kamioiak ekartzen. Gero, Iparreko frentea erori zenean Saturno ontzia konfiskatu zuten eta tripulazioko lagun zuen galiziar batekin batera Bartzelonara joan zen, boluntario, bertan kokatuta zegoen Eusko Jaurlaritzaren aginduetara aritzeko.

Itsasoko Karabineroetan sartu eta Ebroko batailan, 1938an, errekatik igoz, Zaragozako basilika ikustera iritsi zen. Kataluniaren erorketaren ondoren ihesean istripu larri bat izan zuten Rosesko itsasertzean.

argeles-sur-mer-france-1939.jpgArgeles Sur Mer hondartzako kontzentrazio-esparruan, 1939an sortu zutenean, Eusko Jaurlaritzak bidalitako material eta langileekin egindako barrakoietan egon ziren euskaldun taldeko kidea izan zen, ondoren Gurseko errefuxiatuentzako kontzentrazio-esparrura eraman zuten.

Espainiako gerra bukatu eta II. Mundu Gerra hasi zenean etxera libre itzultzeko aukera eman ziotela uste zuen, trenean sartu zituzten eta Irunen muga gainditu bezain laster atxilotu eta Deustuko Unibertsitatean kokatuta zegoen kartzelan denboraldi bat egin ondoren, Ferroleko kartzelara eraman zuten, bertan epaitu eta 1941.arte preso egon zen.

Elantxobera itzulita merkataritza-ontzietan nabigatzen jarraitu zuen, emaztearen familiako ontzira etorri eta handik aurrerako lan-bizitza osoa arrantzan egin zuen. Elantxobeko portuaren, arrantzaren eta itsas bizitzaren gertaerak eta bilakaera barne-barnetik deskribatu zizkigun.7330_o

Sestaok ere badu memoria

Posted on Actualizado enn

Sestao un pueblo con memoria izenburua duen dokumentala argitaratu dute. Ekoizpen honek, Sestaoko frankismoaren biktimek jasandako errepresioa biltzen du. Karlos Trijueque eta Danilo Albinek osatu dute lana, eta diktadura frankista eta honen errepresioa jasan zuten 4o gizon eta emakumeren testigantzetan oinarritu dira.

Roke Arregi Garate

Posted on Actualizado enn

Sin títuloRoke Arregi, Elgoibarko San Bartolome kalean jaio zen, 1922an. Bere izeba Petra Garate, Xemeinen bizi zen 1936ko uztailean militarrek altxamendua jo zutenean.
Gerra soinuak eta mugimenduak medio, irailean Donostia galdu eta indar faxistak Gipuzkoa mendebalderantz zetozela, babes bila joan zen izeba Petrarengana.
Elgoibartik, Urkaregin zehar, Xemeingo Laubegin errefuxiatu zen, gerra frentetik kilometro gutxira, errepublikazale eta abertzaleen esku zegoen erretaguardian.

Miliziano eta Gudariak zebiltzan Markinan Roke iritsi zenean. Laubegin lekua eta janaria izan arren, behin, Batzokira joan behar izan zuen janari bila; izan ere han ematen zuten janaria miliziano, gudari zein beharra zuenarentzat.

P111044310
Rokeren izeba bizi zen etxea, eta Rokek gerra garaian babesa bilatu zuen etxea (Laubegi) gaur egun. Markina_Xemeingo Erdotza etorbidean.

Gerra egoeran, baina eguneroko ohiko bizitza egin zuen Laubegin babes hartuta egon zen 7 hilabeteetan. Inguru haietan ikusi zuen, gudariek Markinan, Etxebarrin, Barinagan…, lekuz aldatu eta faxistei eraso egiten zien kainoa; agian horregatik erasotzen zutela Laubegi ingurua gogoratzen du (Markinako herri irteera, Erdotzarantz), hegazkinekin batez ere.

Faxistak iritsi zirenean, 1937 apirilean, babes hartuta zegoen etxean sartu eta zegoena lapurtu zioten. Behin, frentea aurrera joandakoan, berriz bueltatu zen Elgoibarrera.

“Diario de un gudari en el frente de Euskadi” , Jaime Urkijoren ibilbidea

Posted on

Portada Urkijo final (2)Rosa Luxenburgo batailoi ezaguna askotan izan dugu izpide. Urberuagako balnearioa zuten koartel nagusia, 1936ko abenduan iritsi zirenetik. Hasiera bateko komunistekiko mesfidantza eta beldurra, borrokalari haiekiko miresmenera eta ondorengo urteetako gomuta biurtu dira inguruko herrietan. Nagusi asko eta askok, beraien memorian gordetzen duten izen horietako bat da.

Kristobal Errandonea zen inguruetako Rosa Luxemburgo batailoiaren arduradun nagusia, (Cashero, Urkijok idatzitako memoria agirietan) eta Jaime Urkijo haren laguntzailea.

Urkijok, bai Urberuagan, bai Maxen zein Kalamuan eta Ilo-Aldapan bizitakoak (besteak beste) jasotzen dituen memoria liburuak idatzi zituen gerra pasa eta urteetara; Inguru hauetako gora beherak bere memorien parte eta ibilbidearen zati bat baino ez dira.
Jaime Urkijoren seme Antoine Urkijok Kalamua, Max eta inguruetara egindako bisitaren berri eman genizuen. Baita, bere aitak gerra gertaerak bizi eta urteak geroago idatzitako hiru memoria liburuen berri (zonalde honetako kontuak jasotzen dituena tartean, “Guerra en Euzkadi. Desde Bilbao hasta Markina”) Antoinek, Ahaztuen Oroimena elkarteari utziak.
Memoria agiri hoiek oinarri hartuta, liburu interesgarri bat argitaratuko du José Ángel Fernándezek Intxorta kultur elkartearen bitartez, Jaime Urkijoren ibilbidea bilduz.Portada Urkijo final (2)

Diario de un gudari en el frente de Euskadi”

Urriaren 20an aurkeztuko da, 19:30etan Oreretako Mikelazulon.

Bertan izango dira, Kontxita Urkijo (idazlearen arreba), Julen Mendoza (Oreretako alkatea), Alberto J. Sampedro (Ixile) eta José ÁngelFernández (Aingeru) liburuaren egile eta koordinatzaileak.

Marcelo Usabiaga Jauregi

Posted on Actualizado enn

Testigantza entzuteko:

Marcelo Usabiaga Jauregi, (Ordizia 1916- Hernani 2015) Ordizin jaio eta haurtzaroan Baionan bizi izan zen. Handik Irunera joan ziren bizitzera eta bertan bizi izan zen gaztetan, gerra zibilera arte. 17 urterekin, 1933an Juventud Comunista-n afiliatu zen eta Irungo arduraduna izan zen. 1934an Asturiarrei, Frantziara ihes egiten laguntzeko sarearen enlazea izan zen eta honengatik atxilotu zuten Irunen handik Oviedoko kartzelan zenbait egun egiteko.

1936an Gerra Zibila hasita, faxisten aurka, Irunen defentsan parte hartu zuen eta geroago Frantziara ihes egitea lortu zuen. Bartzelonara bueltatzean, bere burua faxisten aurka egiteko boluntario aurkeztu zuen eta Madrileko frentean jardun zuen. Berriro, Bartzelonara itzuli zen (han zituen gurasoak, erbesteratuta) eta Manuel Cristobal Errandonearen bitartez, Bilbora joan eta 1937ko otsailean Rosa Luxenburgo Batailoiko kide izan zen. Batailoi honek, Urberuagan zuen kuartel nagusia Markinaldeko Frentean eta Marcelino han egon zen, Markinaldeko Frentean borrokan faxisten kontra inguruan zeuden posizioak defendatuz.

Urberuagatik, egunero, egunsentian, Markinara abiatzen ziren, handik Etxebarrira eta hemendik, inguruko mendietako trintxeretara. Garai honetan JSU-ko zuzendaritzan sartu zen. Frantzian babestu zen eta geroago berriz, Bartzelonara itzuli ondoren Aragoi, Teruel, Lerida… eta hainbat lekutan borrokatu zuen Frankoren tropen aurka.
Gerra bukatu ondoren, 1939an Balentzian atxilotu eta epaitu egin zuten. Irungo 13 pertsona hiltzea eta Irun erretzea leporatuta; salaketa faltsu honengatik, 30 urteko zigorra jarri zioten baina 1944ean Arronako kartzelan zegoela ihes egin zuen.

Frantzian babestea lortu zuen eta han zegoela, Makien antolaketan zebiltzanekin bat egin eta gerrilari izan zen. Donostian atxilotu zuten, Meliton Manzanasen aginduz eta atxiloketa egunetan bortizki torturatu zuten. 20 urte eta egun bateko kartzela zigorra jarri zioten, eta espainiako kartzela ezberdinak pasatu ondoren, 1946an preso komunistak Burgosko kartzelan batu zituzten, non Marcelok 1946tik 1960bitarteko urteak  kartzela honetan bete zituen.

Kartzelatik irten ondoren, Hernaniko lantegi batean hasi zen lanean eta herri honetan bizi izan zen.