Egixarre
Domeka honetan Egixarrerako zita

Datorren domekan Egixarrerako gonbidapena luzatzen dizuegu. Bertan, 1936ko urriaren 21eko borrokaldiaren inguruan egindako ikerketaren ondoren bildutako informazioa osatzen duen panela jarriko dugu.
UGT1 (Mateos), Euzko-Indarra (EAE-ANV), Saseta (ametrailadoreak) eta Boga-Bogako gudari eta milizianoekĀ Nafar Brigaden aurka burututako borrokaldiak gerra lerroaren posizioak berreskuratu eta finkatzea lortu zuten. Borrokaldia gogora izan zen, hildako ugari utzi zituen, inguruko herritarrek ondo gogoan duten moduan haietako gudari batzuen gorpua jaso ezinik geratu ziren Egixarre inguruan.Ā Horrez gain, Bizkaiko milizia sozialisten buru eta Bilboko zinegotzi sozialista zen Fulgencio Mateos, borrokaldi honetan zauritu eta handik egun batzuetara hil zen.
Hiru hitzordu izango ditu goizak, bakoitzak nahi duenetara etortzeko aukera dezan. Lehenengoa, 10:00etan izango da Egixarren; lanerako tresnak hartu eta oraingoan panela jartzeko.
11:00etan, Intxarubitxen elkartuko gara. Zulueta Goiko eta Akarregi arteko gunea da, bidegurutze ezaguna, Etxebarrira, Markina-Xemeinera edo Urberuagara jeisteko bidegurutzea. Esaterako, Santiago bideko erromesak bide gurutze honetatik jeisten dira Arretxinagarantz.
12:00etan panelaren inagurazio ofiziala egingo dugu eta bide batze, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearen irudi berria aurkeztuko dugu.
Gaur 1936/10/21eko borrokan, miliziano eta gudariek Oruntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka burututako ofentsibaren inguruko informazioa biltzen duen panel informatiboa jarri dugu Egixarren.
Borroka hau, Jose Sagarna Uriarte, Amulategin fusilatu eta biharamunean gertatu zen; borrokaldi honetan, zauritu eta hil zen matxinatuekin bat egin eta fusilaketa honetan zer ikusia izan zuen Arturo Molina komandante militar galiziar ezaguna.
1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak (besteak beste) burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko dugu datorren igandean, maiatzak 15, Egixarren. Panel honetan,