Jose Mari Agirre Salaberria

Posted on Actualizado enn

Gaur aurkeztu dugu «Egixarretik Mauthausenera» Jose Mari Agirre Salaberria (1919-03-25, Etxebarria- 2009-09-06, Palma) Egixarren jaio eta Irunen hazitako herritarraren inguruko ekimen sorta. 1936ko gerraren ondorioz erbesteratu eta ondoren miliziano jardun zuen; gerora, zorigaiztoko 4 urte pasarazi zizkioten, Nazien kontrolpeko kontzentrazio esparruan, Mauthausenen. 1945ean askatasuna eskuratu ostean, bizitza berrantolatu eta azken urteetan Palman (Balear uharteak) bizi izan zen non bere errelatua, memoria hurrengo belaunaldiei transmititzen jardun zuen, besteak beste eskoletan. Naziek ezarritako sistema txikitzaileak ezin izan zuen Jose Mariren duintasuna deuseztazu. Etxebarrin merezitako omenaldia eskaini nahi diogu haren oroimenaren erreparazioan lagundu asmoz.

Jose Mari Agirre Salaberriari omenaldia: Egixarretik//embedr.flickr.com/assets/client-code.js

Ihauteriak mozorrorik gabe

Posted on Actualizado enn

Ukranian pairatzen duten gerra gordina bizi-bizi dagoen egun hauetan, 85 urte bete dira Markina-Xemeinek inoiz bizi izandako gerra erasorik bortitzenetik.

IHAUTERI-Aratoste ospakizun igandea, 1937ko otsailaren 7a, bonbardaketa basati baten kronika.

1937. urtean Xemein eta Markinako herritarrek ezin izan zuten errotuen zeukaten ospakizun eta ohiturarik kutunenaz gozatu. Alderantziz; jai, mozorro eta ospakizunak izan beharrean izua, leherketa, sute eta kalteak pairatu zituzten 1937ko ihauteri igandean.

Guda lerroa gure inguruko baserri eta mendietan finkatu zen garaian egunerokoa zen Xemein, Markina eta Etxebarria bonbardatzeko faxisten ekimena. Eguna joan, eguna etorri, matxinoen artileria edo airezko iharduerek zibilen bizitoki ziren herrietara zuzentzen zituzten obus, kainoi edo hegazkinetatik jaurtitako lehergaiak. Kronika desberdinen arabera Markina eta ingurukoak gerratean gehien bonbardatutako herriak izan zirela agertzen digute. (Xabier Irujok egindako «Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)» Gogora Institutua)

Egunero hamarka bonba erortzen baziren, kontakizun eta kronika desberdinen arabera 1937ko ihauteri igande goizean Markinan eroritakoak 104 izan ziren eta, hori gutxi balitz, beste 2 gauez bota zituzten, goizaldeko ordu batetan.

Erasoen aurkako babesleku sare bat antolatua zegoenez, jaurtitako bonba kopuru handia izan arren ez omen zen heriotzarik izan. Heriotzarik ez, baina kalte materialak oso handiak izan ziren.

Ukraniako zentzugabeko gerratik iristen zaizkigun albiste eta irudi bortitzen testuinguru honetan, 1937ko bonbardaketen inguruko datu eta irudi berriak eskuratu ditugunez, gaur egungo gerren bidegabekeria salatzeaz gain, bere egunean gertatutakoa hobeto ezagutu eta inon ez errepikatzea nahi eta aldarrikatzen dugu.

Xabier Herrero Acosta historialariarekin burutu dugun elkarlanari esker, urrats berriak eman ditugu ikerketan, 1937ko ihauteri igandeko kalteen argazkiak eta sortutako suteak itzaltzeko asmoan gerrate guztian bertara etorritako egun bakar honetan Bilboko Suhiltzaileak egindako informeen bitartez argibide garrantzitsuak jaso ditugu.

Orain badakigu herrian eroritako bonba kopurua, erasoa, Urkaregi inguruan kokatutako artileriak burutu zuela, leherketek apurketez gain suteak sortu zituztela, sute horien eraginez leherketan kaltetu gabeko etxe bat erabat kaltetu zela (Guenkalea 12ko Vega Hotela), herritarrek ordubatak inguruak laguntza eskatu zutela Bilboko suhiltzaileen zerbitzura, ….

Suhiltzaileen txotenaren arabera hau da zerbitzuaren kontakizuna:

  • 12:55, herritar baten telefono deiak zerbitzua eskatzen du. Herritar baten deia ez da nahikoa lan eremutik kanpo dagoen Bilboko suhiltzaileen zerbitzu bat abian jartzeko.
  • 13:20, Markina Errepublikako Defentsarako Batzordearen Idazkariaren eskaera jasotzen dute eta zerbitzua berehala martxan jartzen da.
  • Hasiera baten bi kamioi eta 8 suhiltzaile abiatzen dira zerbitzua eskaintzera.
  • Bilboko suhiltzaile parkean gestioak burutzen dituzte Markinara abiatutako suhiltzaileek utzitako hutsunea betetzeko.
  • 14:15, aipatutako Idazkariak bigarren zerbitzu bat eskatzen du, sutea beste etxe batera zabaldu delako.
  • 14:20, bigarren zerbitzua Markinarako bidean jartzen da. Kamioi bat eta 12 suhiltzaileko taldea da bideratzen dena. Guztira 3 ibilgailu eta 20 pertsonen dotazioa.
  • Suteak Erdiko kalean, Karmengo Plazan, Zelaiko ibilbidean eta Guenkalean kokatzen dira.
  • Ondorengoen etxeak erre ziren: Carlos Salazar, Antxustegin alarguna, Ramon Arrarte, Juan Vega (Bustingorri), Bernardo Amoroto, Clara eta Cecilia Arregi eta Trotiagaren alarguna.
  • Antxustegi alarguna eta Juan Vegaren etxeen jabea Gaytan de Ayala zen eta Arregi ahizpen etxea Felix Alkortarena zen.
  • Suteari aurre egiteko 4 mangera erabili zituzten, guztira 250 metro mangera.
  • Hasi eta 5 ordura sutea menperatzea lortu zuten eta geroago erabat itzali.
  • Biharamuneko 12:45etan ibilgailu bat Bilbora itzuli zela.
  • Otsailaren 8ko goizeko 5etan itzuli zen dotazio guztia, Bilbotik atera eta 15 ordu eta 40 minutura.
  • Informean dotazioan parte hartutako suhiltzaile guztien izenak eta identifikazioak agertzen dira.

Artikulu honen hasieran azaldu dugunez, faxisten bonben erasoen ohiko helburua herriguneak ziren. Hau esanda honakoa argitu nahi dugu: gure frontean kokatutako errepublikazaleen artileriak ez zuen matxinoen menpe zeuden herrietara iristeko ahalmenik, ez Elgoibarrera, ezta Mendarora, … soilik Mendexan kokatutako artileriak Ondarroa izan zezakeen helburu. Bestalde matxinoen artileria zuten kokapen guztietatik (Mutrikuko Alkolea, Tontorramendi, Urkaregi, …) irismen eremuan zeuden Markina, Xemein eta Etxebarriako herri guneak. Irismen ahal hori, kalte handiekin, beldurrarekin eta herritarren zauri eta heriotzekin nozitu zuten herritarrek.

Ziortza-Bolibarren erakusketa

Posted on Actualizado enn

Ziortza-Bolibarren egon gara; Zelaietaburu eta 1936ko gerraren testuinguruko argazki ezberdinekin osatutako erakusketari amaiera ematen. Uztailean irekiera eman genion Simon Bolivar museoan eta gaur arte bistari ezberdinak hartu ditu: herritarrak, erromesak… Memoriak bizirik dirau, horren erakusle gaur bisitaldian jasotako sorpresa polita: Antonio Perez Gollo (Jaen, 1912- 2003) miliziano andaluziarraren gerra garaiko argazkiak haren iloba Minerva Sierra markinarraren eskutik. Eskerrik asko horrelako keinuak zein erakusketa antolatzeko aukera eman diguzien guztioi, bereziki Ziortza-Bolibarko udalari, Simon Bolivar museoari eta erakusketara gerturatutako guztiei

Memoria lekuak: Isiltasunak dioena

Posted on Actualizado enn

Izenak izana dakarrela esan ohi da. 1936an izandako gerrak, hainbat herritarrei izena eta izana deuseztatu zien, heriotzera eramanez. Gehienetan, gerra frontean hil ziren haietaz mintzatu da memorioa historikoa. Frontera eraman edo joan ziren haietan. Hala ere, jakin badakigu, 1936ko gerra hark, frontean hil zituenez gain, herritar gehiago hil zirela, edo eta gerra zein ondorengo frankismoak, eragin, errepresio eta giza eskubide urraketa gehiago eragin zituela.

Memoria historiko kolektibo eta oso bat osatu nahian, Etxebarrin, gerrak hil zituen herritarrak gogora ekarri, omendu eta haiei gertatutakoa transmititu nahi dugu ā€œmemoria lekuakā€ ekimen honekin. Urteetako isiltasunari, izen abizenak eta lekuak jartzeko beharra mahai gaineratu nahi dugu, ez al du ba isiltasunak zerbait esan nahi? Zer dio isiltzen denak Isiltzen denean? Gure hitzak Esan berriz esan Ez daitezela ahaztu Ez daitezela gal… eta bide horretatik, herri inguruan, gure eguneroko bidean, gerrak hil zituen zenbait herritarren memoria lekuak sortu nahi ditugu. Herri gunean kokatuko ditugun izenez gain, hildako herritarren zerrenda aurkeztu nahi dugu; haiek ere beraien memoria lekua izan dezaten. Honekin batera, aipatu nahi dugu, unean unean burutzen ari garen ikerketek aurrerago izen gehiago ekar ditzaketela, eta zerrenda hau beraz, irekia geratzen dela.

Huts dezagun Erorien Harana

Posted on Actualizado enn

Gaur Erorien Haranean, deshobiraketak burutzeko eskaria egin duten familien nahiari bide emanez lehen urratsak abiatu dituzte. Jose Arrieta Lejardi eta Alesander Aretxabaleta Goikoetxea markinarren senideei jakinarazi die Espainiako Gobernuko Memoria Demokratirako idazkaritzak, bi gorpuak dauden hobietara iritsi eta deshobiraketa hasi aurreko lanak (egitura arkitektonikoak indartu eta segurtasunez lan egin ahal izateko lanak) aurrera eramaten hasi direla. Bi herritar hauenaz gain beste hainbat hobietara iristeko lanen abiapuntua da gaurkoa. Deshobiraketa beraz, abian da eta lehen urrats hauek, ondoren egin beharrekoaren aurrekari garrantzitsuak dira.

Senideek jaso duten mezuak, erreparazio ahalegin sendoa jasotzen du hitzez: Ā» (…) Pero la decisión polĆ­tica es firme y se agotarĆ”n todos los medios tĆ©cnicos en la bĆŗsqueda de su familiar (…)Ā» adierazten duenaren arabera, beraz, ahalegin guztiak egiteko erabakia hartua dago eta uneoro, emandako urratsak jakinaraziko zaizkie familiei.

Gaurko eguna garrantzitsua eta pozgarria bezain hunkigarria da. Besarkada bat senideei, erorien haranetik deshobiratzeko nahia duten guztiei zein bidean daudenei. Ondoan izango gaituzue. Egiak ekarriko du erreparazioa eta justizia; memoria oso eta kolektiboa eraikiz.

Hona hemen, senideek jaso duten mezua:

Estimada___


Mediante el presente escrito quiero informarle de que hoy lunes 20 de septiembre comenzarÔn los trabajos previos para intentar la exhumación de su familiar ____________ inhumado en el Valle de los Caídos, tal y como usted solicitó a través de Patrimonio Nacional.


Sabemos que ha sido un proceso largo, pero era necesario tener las garantƭas tƩcnicas y jurƭdicas para un operativo forense que quizƔ sea el mƔs complejo que se ha acometido en nuestro paƭs.


También es importante que todos seamos conscientes de las dificultades técnicas con las que vamos a encontrarnos, mÔs de 60 años después de los traslados, y que entrar en las criptas no garantiza necesariamente que se encuentren a las personas que se buscan. Pero la decisión política es firme y se agotarÔn todos los medios técnicos en la búsqueda de su familiar.


Hace unos días tuvo lugar la primera reunión de la Comisión de trabajo para el asesoramiento forense sobre las actuaciones previstas para la exhumación y la identificación de los restos de personas en las criptas del Valle de los Caídos, que he nombrado recientemente para que se ocupe de la coordinación de los trabajos técnicos que se van a llevar a cabo.


La entrada en las criptas tendrĆ” varias fases:


En primer lugar, se habilitarÔn los accesos a los columbarios, asegurando las estructuras arquitectónicas que así lo requieran.
Acto seguido, tendrÔ lugar la intervención forense propiamente dicha, que consistirÔ en la búsqueda y localización de los cuerpos, hasta donde sea posible, y a los correspondientes anÔlisis genéticos que puedan dar lugar a las identificaciones. Podemos garantizar que los forenses que se harÔn cargo de esta tarea se encuentran preparados y tienen una gran experiencia contrastada en este tipo de investigaciones. La intervención forense se va a desarrollar mediante protocolos reconocidos internacionalmente y los laboratorios de referencia se encuentran acreditados en este Ômbito.
Finalmente, tendrÔ lugar una fase de acondicionamiento de los columbarios, mejorando las instalaciones y las condiciones de conservación de los restos allí enterrados.


A lo largo del proceso mantendremos una comunicación constante con todos los familiares que han solicitado las exhumaciones, para que estén informados de los avances del proyecto


Atentamente, con un saludo cordial




Secretario de Estado de Memoria DemocrƔtica

Memoria lekuak

Posted on Actualizado enn

Memoria lekuak, gure inguruko herrietan emandako gertaera histikoak kokatu eta oroimen, erreparazio eta dibulgaziorako guneak dira. Gertaera haiek lekutzeaz gain, leku, gune hori gure oroimen kolektiboari transmititzeko asmoz, gertaera eta eskubide urraketa haiek bizi izan zituztenen duintasunaren lekuko bizi izan daitezen.

ETXEBARRIAMUNITIBARMARKINA-XEMEIN
2022ko udazkenean aurkeztuko da
Herri bakoitzaean klikatuta herri horretako informazioa eskuratu ahalko duzu

Aniceto Agirrebeitia Lazpitari agurra

Posted on Actualizado enn

Aniceto Agirrebeitia Lazpita, berriztarraren hobiraketan izan gara gaur. Alderdi Komunistaren ardurapean zegoen Salsamendiko milizianoa, 1937ko maiatzean hil zen Bizkargiko borrokaldietan.Duintasunarioaren kolunbarioan ehortzi dute, bertan diren beste hainbat gudari eta milizianorekin batera; tartean, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak parte hartutako Ziardamendi (Elgoibar,2012) eta Zelaietaburu (Etxebarria, 2015) muinoetam deshobiratutako zenbaitekin. Aniceto Agirrebeitia Lazpitari, merezitako omenaldia egin diogu, mendian hil zen gazte hari inoiz galdu ez zuen duintasuna goraipatuz eta balore demokratikoak defendatzera joan zen hura, faxismoari aurre eginez hil zen; familiarekin izan gara merezitako agurrean lagun.