Orokorra
Pako Etxeberria “Exhumando fosas, recuperando dignidades” hitzaldia
ENTZUN HITZALDI OSOA:
«No se puede devolver la dignidad al que no la ha perdido nunca»
«Lo que encontramos no son huesos, son dignidades»
Aranzadiren erakusketa martxan eta Paco Etxeberriaren hitzaldia ostiralean
Markina-Xemeingo Garaian elkarteak antolatuta hitzaldia izango da ostiralean Uhagon kultur gunean.Paco Etxeberria Gabilondo Aranzadi zientzia elkarteko antropologia elkarteko lehendakaria da eta Gerra Zibileko desagertuak eta hobi komunak aztertzeko eratutako lantaldeko buru dihardu. Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz hitzaldia eskainiko du ostiralean, urriak 7an UHAGON kulturgunean.
Bestalde, «Hildakoak hilobietatik ateraz duintasunak berreskuratuz» – «Exhumando fosas, recuperando dignidades» erakusketa ikusgai dago Uhagonen Urriaren 3tik 23ra egunero 18:00etatik 20:00etara.
Zierdamendi: isiltasunetik omenaldira, aldarrikapenera
Gaur goizean Zierdamendiren alde bietako herrietatik, bertako pagadian bat egin eta 1936an han hildakoei omenaldia egin diegu. Gaur 75 urte baina, Diaz de Riveraren indar faxistak, Nafar Brigadetan antolatutako erreketen indarrarekin, Elgoibar aldetik Bizkairantz sartzeko helburuarekin sartu ziren; balore demokratikoak eta herritarrek aukeratutako sistema defendatzen zituztenak armen tiroz aurrean eramanez.
Zierdamendin ziren anarkistak, milizianoak eta eratu berri ziren Zubiaur eta Garaizabaleko boluntarioak. Bizkaitarrak guztiak: Mungia, Bilbo-Begoñakoak, Santurtzikoak, Barakaldokoak… baina irailaren 24an Bilbotik abiatu, eta 25 egunsentirako hainbat hil zituzten. Batzuen izenak badakizkigu, Zubiaur konpainiako 6 gudari 1982an Derioko hilerrian hobiratu zituzten, baina egun oraindik hainbat gorpu lurpean daude.
Gaurko ekitaldi honekin, beraien borondatez, faxistei aurre egitera etorri ziren eta zauritu zein hil zirenei gure besarkadarik beroena eskaini eta omenaldia egin nahi izan diegu. Baita, beraien familiei gure gertutasuna eta elkartasuna adierazi.
Hemendik aurrera lanerako ordua da, erreparazio oso bat lortu arte, benetako justizia egin arte. Duintasunez. 75 urteren ondoren.
Lotura honetan gaurko ekitaldiko argazkiak.
Anbrosio Mallukiza Albaolea (Munitibar, Goiti baserria 1888- Derio 1937/09/16)
Munitibarren jaio zen, Berreño auzoko Goiti baserrian 1888an; Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. Taberna bat zuen Markina-Xemeingo Karmengo kalean eta bertan elkartzen ziren errepublikarrak, horrez gain bizargin lanak egiten zituen, hala, 1919 eta 1920. urtean Markinako kartzelako bizargin izendatu zuten. 1934. urtetik zegoen Izquierda Republicana alderdian afiliatua, ezkertiarra eta errepublikazalea, zinegotzia izan zen Markinan; herriko defentsarako batzordeko kidea. 1937an, uztailaren 30ean, Consejo de Guerra iraunkorrak, Procedimiento Sumarisimo de urgencia nº 223an heriotz zigorrera kondenatu zuen, egotzitakoa:
“al estallar en movimiento nacional, formó parte del Comite Rojo que ejercia toda autoridad en el pueblo de su residencia y cuya misión era poner multas arbitrariamente a los vecinos de la localidad., con posterioridad formó parte del ayuntamiento nombrado por el Gobierno de Euzkadi, habiendo sido entre los elementos del Comité uno de los más destacados”. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion, 51 urte zituen.
Faxistek, bere taberna aurrean, ogi beltz bat eta ogi zuri bat zintzilikatu zituzten. Ogi beltza tirokatu egiten zuten, gose eta gabezia irudikatu, umiliatu eta heurek ekarritako ogi zuria, haien erregimena goraipatzeko.
Kamisetak!

Bi kamiseta modelo ditugu, 12 euro balio dute. Hauetako bat eskuratu nahi badozu beherago erantzun bat utzi deazakezu dezakezu edo facebook bidez enkargua egin. Ondoren gu jarriko gara harremanetan zurekin ordainketa egin eta kamiseta emateko.
NEURRIAK: M, L eta XL NEURRIAK: M, L, XL eta XXL


Uztailaren 18a: kolpe faxistaren 75.urteurrena eta 40 urteko diktaduraren abiapuntua

GARA: Se cumplen 75 años desde el alzamiento fascista que dio inicio a la Guerra del 36
BERRIA: Espainiako Gobernuari 1936ko estatu kolpea eta frankismoa gaitzesteko eskatzeko proposamena jaso du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean
BERRIA: MEMORIA HISTORIKOA (1936ko gerra eta memoria historikoa) 2009/12/06
DIARIO VASCO: 75 años del 18 de julio
DIARIO NOTICIAS NAVARRA: 75 años del golpe militar
DEIA: 75 años del golpe franquista Golpe contra la Constitución de 1931
ETB: Crónica de un golpe anunciado dokumentalaren estreinaldia ETB-2
EUSKADI IRRATIA: FAKTORIA 36ko gerra piztu zuen kolpe militarrak gaur bete ditu 75 urte
EUSKADI IRRATIA: FAKTORIA Uztailak 18, 75 urte Guda Zibila hasi zela
INFO 7: LA MEMORIA Martxelo Alvarezek aurkeztutako saioa
AHAZTUAK 1936-1977: ANIVERSARIO DEL GOLPE DE ESTADO DEL 18 DE JULIO DE 1936. Moción de Ahaztuak 1936-1977
TASIO (GARA):

- ← Anterior
- 1
- …
- 20
- 21
- 22
- …
- 24
- Siguiente →





