Emakumeak 1931-1939 erakusketa

Atzo ireki zituen ateak Emakumeak 1931-1939 argazki erakusketak, Markina-Xemeinen. Azalpenak Inaki Berazategi larrabetzuarrark eskaini zituen.
1931an, Espainiako Monarkiaren abolizioaren ondoren, emakumen eskubide eta askatasun guneak izateko bidea ireki zen. Errepublikak bide eman zion eta Dibortzioaren legea, sufragio aktiboa eta antzekoak zegozkion lekura ekartzeko aukera eman zen. Faxismoak orduan ere, emakumeen eskubideak eta emantzipazio prozesua eten zuen, errebolta militarrarekin eta ondoriozko 1936ko espainiako gerra eraginez.
Erakusketarako aukeratutako argazkiekin emakumeak protagonista nagusi izan ziren garai historiko honetako memoriaren zati hori bisualki berreraikitzen saiatu gara, odu zatikatuan bada ere. Argazki asko argitaratu gabeak edo gutxi ezagutzen direnak dira. Irudien jatorrizko formatua eta ezaugarriak errespetatzen saiatu gara.




Markina-Xemeingo erakusketa honetan, bereziki, inguruan kokatutako argazki batzuk aurkeztuko ditugu: baserri lanetan (Aizmendi Torren eta Arrixan), Faxistentzat zereginetan Mandiolan, Saturraranen emakume errepresaliatuak, lantegin lanetan sindikatuetan afiliatuak…
Markina-Xemeingo ikastetxeak, martxoak 8aren testuinguruan, lanketa egin eta erakusketara bisitaldiak antolatzen ari dira. Pedro Olabarria «Txasio» markinarra izango da azalpenen arduradun.
Argazki erakuskea ikusgai egongo da Karmeldarren Aretoan, ostegun eta ostiraletan 18:00-20:00 eta larunbat eta igandetan 12:00-14:00 Otsailaren 28tik martxoaren 15era arte. Erakusketa hau, Larrabetzu oroimena-rekin elkarlanean eta eta Markina-Xemeingo udalaren babesarekin antolatu dugu.

