Memoria ibilbidea eta Ondarearen katalogazioaren aurkezpena

Posted on Actualizado enn

Búnker Zapolazpia. Markina-Xemein by mgorosvi on Sketchfab

Zapolazpia ametrailadore habia

Alpino Mendigoizale taldearekin eta Markina-Xemeingo Udalaren babesarekin, “SL” mailako Herri Ibilbide bat antolatzen ari gara Zapolako bunker, lubaki eta hauek eraikitzeko egindako bideetatik zehar. Ibilbide hau Gogora Institutuak bultzatzen duen “Memoriaren Ibilbideak” egitasmoaren barruan txertatuko dugu.

Ibilbidearen izena “MX-2 Markina-Xemeingo bigarren guda lerroko memoria ibilbidea” da. Hitzaldi honetan Memoria Ibilbide honen zergatia, jatorria eta helburua azaltzeaz gain, ibilbidearen nondik-norakoak, eta bertan jarriko ditugun euskarri informatiboen barri emango dugu. Gainera antzeztutako bisita gidatu batzuk antolatzen ari gara eta horietan partehartzeko izango diren aukerak azalduko ditugu Lehen irteera biharamunean bertan izango da, urriaren 25ean bi irteera txanda egongo dira, Larruz baserritik hasita, goizeko 10etan eta 12etan. Partehartzea mugatua izango denez, aurrez izena eman behar da “leaktibai@gmail.com” helbidera idatzita.

Aurkezpenaren baitan, memoria Ibilbide honekin lotuta, EHUko ikertzaile talde batek burutzen ari den Gerra Zibileko ondarearen katalogazio lanaren berri emango dugu. Gerra garaiko guda lerro osoko ikerketa burutu badute, gure inguruko posizioetan eta bereziki hitzaldian aurkeztuko dugun Zapola inguruko Memoria Ibilbideari dagokion esparruan jasotakoaren berri zehatzak eskainiko dira.

Guda-hotsak. Gerra zibileko guda lerroen ikerketa arkeologikoa” izeneko ikerketa proiektuaren arduraduna den Josu Santamarina Otaolakkatalogazio lan honetan jasotako emaitzen berri emateaz gain, behin lanketa zientifiko hau egin ondoren ondarea babestu eta balorean jartzeko etorkizunean hartu beharreko neurri eta erabakiez hitz egingo digu.

Egun bizi dugun egoeran hitzaldi honetan ere aforoa mugatua izango da, ezinbestekoa da aurrez izena ematea 946166303 telefonora deituz, edo kulturgunea@uhagon.com helbidera idatziz.

Josu Santamarina Otaola EHUko GPAC, “Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Talde”ko partaidea da. Historiako Graduan Sari Berezia lortu zuen eta Paisaiaren Kudeaketa izeneko Masterra egin zuen, EHUn ere. Une honetan “Paisaiaren Arkeologia Euskal Herrian (1936-1948): materialtasunak, memoriak eta ondareak gatazkan” izeneko Doktore Tesia egiten ari da.

Estatuan zehar hainbat proiektutan parte hartu izan du, batez Aro Garaikideko Arkeologia, Gatazkaren Arkeologia eta Memoria Historikoaren alorrean. Aragoian, Madrilen, Galizian, Gaztela-Mantxan zein Catalunyan aritu izan da ikerlari gisa.

2016tik San Pedro / Askuren mendian, Amurrio eta Urduña artean, 36ko Gerrari buruzko proiektu baten zuzendaria da. Hiru indusketa kanpaina egin izan dira eta une honetan laugarrena burutzen ari dira.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.