II.errepublika gogoan

Posted on

WP_0007071931ko apirilaren 14an ezarri zenetik sortutako ilusioa eta II.errepublikak gizarteari egindako ekarpena gogoan izan da gaur hainbat herritan. Eibarren, Sartagudan Oroimenaren parkean, Gasteizen…

Markina-Xemeingo udalean ere, 82.urteurrena oroituz bandera errepublikarra eta ikurrina jarri dituzte gaur.

II.errenpublika, politikoki garai nahasietan aldarrikatu zen, aldaketa sozial eta ekarpen horiek gure inguruan ere harrera ona izan zuten, auzoetako eskolak ezarri ziren eta udaletan errepublikarrek ordezkaritza nabarmena izan zuten.

Ondorengo urteetan baina, Franko buru zutela, kolpistek herriaren borondateak aukeratutako errepublika eta ikurrinaren aurka hasitako gerrak gogor zigortu zituen errepublika eta abertzaletasunaren hautua egin zituzten herritarrak.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.