Durango Bonbardatu zuten 75.urteurrena: 1937ko martxoak 31
1937ko udaberriarekin batera hasi zen Bizkaia menderatzeko frankisten ofentsiba. Molak, iparraldeko frontea deitu zionaren aurkako kanpaina hasi zuen, dena txiki txiki egiteko asmoa zuela lau haizetara zabaldu eta harrokeria guztiarekin posizionatuz. Horretarako, lau errekete brigada nafar erabili zituen Brigadak Araban eta Gipuzkoan osatutako 10 batailoi, karlista nafar asko eta Espainiatik etorritako tropa erregularrek osatuta zeuden.
Baina aipatu eraso edo ofentsiba horretan, hegazkinek eta bereziki aliatuak ziren faxista alemanen eta italiar hegazkinek triskantza haundiak egin zituzten.
1936ko uztailaren 22an izan zen herritar zibilen aurkako lehenengo erasoa: Andikonako plazan, Otxandion, merkatu eguna zela, plaza hau bonbardatu zuten hainbat herritar hil zituztelarik. Ondoren etorri ziren antzeko praktikak baina helburu maltzur eta txikitzaileekin. Esan bezala, 1937ko udaberrian Bizkaiko hainbat herri bonbardatu zituzten: Durango (1937/03/31), Gernika (1937/04/26) ezagunenak: baina Bizkaiko herri asko eta askok jasan zuten hegazkinen erasoa. Durangon, urteurren hau dela eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Alemanen 65. Kondor Legioko 140 hegazkin erabili zituzten honetarako baina bait Itailarrak ere. Honekin, gerra tresna berri bat aplikatu zuen molak, inongo gerratan ordura arte erabili gabea:erretaguardiako herritar zibilak bonbardatzea eta herriak suntsitzea, morala jaisteko eta erresistentzia ahultzeko xedez.
Horrela,martxoaren 31n, Durango bonbardatu zuten. Durangoko bonbardaketan Aviazione Legionariako italiar hegazkinek 336 pertsona hil zituzten. Ofentsibaren etapa honetan, Eibar, Elgeta, Elorrio, Lemoa, Markina, Igorre, Bilboko portua… ere bonbardatuak izan ziren, lehen lerrotik gertu zeuden herriak baitziren.
Iazko Maiatzean, Gerediaga Elkartearekin elkarlanean, inoiz ikusi gabeko irudiak eskuratzeko aukera izan genuen. Gerediaga Elkarteak italiara egindako bidaiaren ondotik, aipatu ofentsiba honetan, hegazkinetatik, italiar faxistek ateratako argazkiak hain zuzen.