Azpeitia
Azpeitian izango gara memoria historikoaren astean
Bi hitzaldi, bisita gidatu bat eta memoriarako kanpaiak joko dute astean zehar. Memoriaren baitan Aranzadik eta Azpeitiko Udalak duten lankidetzaren baitan antolatu dute astea.
1936ko irailaren 19a gun seinalatua da Azpeitiko memoria historikoaren egutegian. Tropa Frankistan Azpeitira iritsi ziren eguna da, hain zuzen. Egun horren bueltan, azken urteotan egin bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, memoria historiaren ezagutza eta zabalpenerako hainbat ekintza antolatu dituzte. Bi hitzaldi eta Loiolan bisita gidatu bat egingo dira; eta hilaren 19an, 15:00etan bost minutuz udaletxeko kanpaiak joko dute, gerra bizi izan zutenen oroimenez.
Astelehenean, hilaren 18a, Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak, āMemoria duen herria eraikitzen. Ahaztuen Oroimena 1936 Makinaldeko frontea elkartearen esperientziaā hitzaldia eskainiko du. Saioan, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak azken urteotan egindako ibilbideaz jardungo du. Testigantzen pasarteak, markinaldeko frontean emandako borrokaldiak eta elkarteak landutako gaiekin batera burututako deshobiraketak ere aurkeztuko ditu. Hitzaldia 19:00etan izango da Basazabaleko aretoan.
Hilaren 19an, 1936ko hirailaren 19a gogoratzeko helburuz udaletxeko kanpaiak joko dira 15:00etan, bost minutuz. Iristen ari ziren albiste beldurgarrien aurrean, tropa frankistei beldur zieten ehundaka azpeitiarrek ihes egin baitzuten ordu horretan rolako trenean.
Bigarren hitzaldia, astezkenean izango, irailaren 20an eta āEmakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936-1945)ā izenburupean, Ione Zuloaga Aranzadiko historialariak eskainiko du. Gerra garaian eta gerra ostean emakumeek Gipuzkoan pairatu zuten errepresioaz mintzatuko da. Horretarako, Azpeitiko zenbait kasu ere azalduko ditu. Hitzaldi hori ere 19:00etan Basazabaleko areto nagusian izango da.
Asteari bukaera emateko, ostiral arratsaldean Eusko Gudarosteak Loiolan duen oroimen gunearen inguruko bisita gidatua egingo da, Javi Buces Aranzadiko historialariak gidatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea komeni da: horretarako memoria@aranzadi.eus helbidera idatzi beharko da. Bisita Loiolan hasiko da memoriaren etxola parean, 19:00etan.
Memoriaren zabalpenerako beharra azpimarratu nahi izan du aste honen bueltan Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak: ā2014tik, urte asko daramatzagu Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean. Memoria historikoaren baitan ikertzea, eta egia jakitea garrantzitsuak dira, baina gertatutakoremn dibulgazioa ere ezinbestekoa daā. Helburu horrekin antolatu dute astea, eta herritarrak bertan hartzera gonbidatu ditu.
Javi Buces Aranzadiko kideak, Azpeitian egiten ari direnaren garrantzia aipatu du: āAzpeitian 1936tik gaur arteko giza eskubide guztien ikerketak egin dira eta zabalpenerako liburuak argitaratzeaz gain, horrelako ekimenek ere herritarren artean interesa pizten duteā, adierazi du. Berak gidatuko duen bisitan, udaberrian abian jarri zen Eusko Gudarostearen inguruko proiektu museografikoaren inguruko azalpenak emango ditu eta Loiolak Gudarostearen sorreran izan zuen garrantzia ere izango du hizketagai.
Azpeitian, Sasetaren komandantzian
Gaur Azpeitian izan gara, bertan, Javi Buces buru, Azpeitiko udala eta Aranzadik elkarlanean argitaratu duten liburuaren aurkezpenean. Abagunea baliatuz, Azpeitiko komandantziaren buru eta espiritua izan zen Kandido Saseta komandantea omendu da.
Komandantzia hau, Loiolan antolatu zen, indar abertzaleek ( EAE-ANV, EAJ, ELA-STV eta Euskal Nekazarien Batzarra eta Jagi-jagi) 1936ko abuztuaren 5ean adostuta. Aurretik borrokan ari ziren miliziei, 1300 inguru gazte, abertzale bildu zitzaizkien lehenengo gudaroste itxurako antolaketan. Irailera arte eutsi eta aurre egin ahal izan zieten, ekialdetik zetozten faxistei.
Gero, Saseta buru, indar abertzaleak,
Bizkaiko kostaldera erretiratu behar izan zuten. Aginte lekua Saturraranen kokatuz lehenengo eta gero Lekeition.
Bi urteko ikerketaren ondoren argitaratu da liburua, 1277 gudariren zerrendak osatzen zuen 1936an Loiolako komandantzia eta hauetatik 569 boluntarioren informazio zehatza jaso ahal izan dute eta EAE-ANVko 259rena ere bati.
Liburua eskuratu nahi duenak uztailaren 7 eta 8an Berria egunkariarekin salgai egongo da.

UEUk antolatutako Ā«
JOSU IBARGUTXI SAMPEDRO. Frankismo garaiko preso ohia. Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea.
2- Emakumeen begirada. Gure egiazko kontakizun psikopolitikoak indarkeriak dituen ondorioak. Xehetasun psikoemozionalen ekarpena
3- Taldekako hausnarketa eta proposamenak