Juana Etxaniz BarruetabeƱa
Juana Etxaniz Olazarren jaio zen, 1929an. Gerra garaian, Ziortza-Bolibarren babestu ziren lehenik eta gero Amalloko Zamora baserrian, bere amaren etxean. Bere osaba, Itxas-Alde batailoiko kapitaina izan zen, hau dela eta errekete eta karlistek, Olazarko etxea erre eta bertako gauza guztiak bahitu zizkieten.
Leandro Etxebarria Argintxona

Leandro Etxebarria Argintxona Markinan jaio bazen ere Bakion bizi zen. Forala zen lanbidez eta atxilotu ondoren Derioko hilerrian afusilatu zuten 42 urte zituela; 1937ko uztailaren 23an.
Iturria: Ahaztuak 1936-1977
Hiru gorputz atera dituzte Araban hobi batetik

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo eta teknikoekin batera, Erriberagoitia herrian (Araba) hiru gorpu aurkitu dituzte hobitik ateratzean.

Gerra zibileko aztarnekin ibilbide tematikoa osatu dute Elgetan.
Agur Intxorta maite, bideoa:
Arantzadiren Erakusketa ibiltaria
Hobitik ateratzen, duintasuna berreskuratzen erakusketa ibiltaria antolatu du Arantzadik.
Erakusketan Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek eta boluntarioek joandako hamar urteetan egindako 70etik gora hobitik ateratzetan egindako lana ikus daiteke, argazkietan, berrogei panel ingurutan antolatuta.
Egun hauetan (maiatzaren 7tik 23ra) Lekeition dago ikusgai. Hona hemen erakusketa Beasainen egon zeneko irudiekin egindako bideoa.
- ← Anterior
- 1
- …
- 32
- 33
- 34
- …
- 36
- Siguiente →
Ramon Belaustegi Arrillaga, 1918ko abuztuaren 14an jaio zen Aiste Etxe Zurin. Milizianoak Aistera etorri zirenean hango etxeetakoei ahal zuten lekuetara ebakuatzeko esan zieten.
Josefa Egidazu, 1926an jaio zen San Migel auzoko Urkiola baserrian, Morkaiko barrenean. Erreketeak beraien etxera iristean, sorospen leku legez hartu zuten baserria.







