«Gernikak. Begiradak» erakusketaren kolaboratzaile

Posted on Actualizado enn

Gaur Bergaran Xanti Arrieta artista bergararraren erakusketa polifonikoaren inaugurazioan parte hartu dugu. “Gernikak. Begiradak” Picassoren obratik abiatuta, gerren zentzugabekeriaz egindako gogoeta kolektiboa sustatu nahi du. Artistak sortutako lan multzoei, testu bana gehitu diegu ezberdinek eta horretan parte hartu dugu Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideok Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariak, Kirmen Uribe eta Castillo Suarez idazleak, Eñaut Elorrieta kantugilea, Maite Aristegi nekazaria eta Martxelo Otamendi eta Txema Ramirez de la Piscina kazetariekin batera. Horrelako lanek, erakusten digute, egun oraindik erreparaziorako eta memoria osoa garatze bidean egiteke dagoen lana, eta bai kulturak zein adierazpen artistiko ezberdinek honetan egin dezaketen ekarpena.

Eraskusketa Bergarako Aroztegi udal aretoan ikusgai izango da, baina aurrerako herriz herri ibiliko da. Hona hemen ikusgai egongo diren herri eta datak:

Gasteiz: Martxoaren 4tik 27ra. IAK Izaskun Arrue Kulturgunean.

Altsasu: Apirilaren 1etik 27ra Iortia aretoan.

Gernika: Urriaren 3tik 24ra Astra eraikinean.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.