Kultura sariak Markina-Xemein 2024

Markina-Xemeingo udalak kultura sariak banatu ditu herenegun Esperantza aretoan egindako ekitaldian. Bertan, batzordean proposatu eta aukeratutako hautagaiei (laugarrena udalak aukeratzen du) saria banatu zitzaien. Norbanako bi eta elkarte edo talde bi izan dira sarituak: Garbiñe Arrate Urigoitia, Iñigo Ibarra (Ander Lipus), Zerutxu Dantza Taldea eta Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea.
Eskerrik asko, elkarteari adierazitako babesagatik eta zorionak sarikideei.
Memoria osoa eraikitzeko bidean kultura ere tresna beharrezkoa da; erreparazio eta egia argitu eta dagokion balioa emateko. Hurrengo belaunaldiei transmisioa eta berriro ez gertatzeko gakoak ulertzen eta bilatzen lagun dezake. Memoria historikoak lagunduko digu etorkizuneko jendarte osasuntsuagoa bilatzea, unean uneko errealitatea interpretatzeko heldutasuna izango duena. Horregaitik, ekitaldian Palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi izan genion.
Lehengo zein oraingo faxismoari aurre egin eta euskal kultura susatu zein berataz gozatu nahi dugu, Nik libre bizi nahi dut bizitza, ez bainaiz bi alditan biziko. Ez dugu gerra bera galduko, ez gaituzte bi alditan hilko. Memoria gara eta izango gara!
Ekitaldia ikusi nahi izan ezkero, lotura honetan aurki dezakezue.







