Antoni Zubizarreta

Posted on Actualizado enn

Antoni Zubizarreta (Etxebarria 1925 – Etxebarria 2011).

Patrokuan jaio nintzen el 25 de febrero, el año 1925. Zazpi neba arreba izan ginen, nahiz eta bat txikia zela hil zen; sei bizirik beraz.
6 urtera arte, hor egongo nintzen ni, baten batekin. Baina 6 urterekin (1931) eskolan sartu nintzen. Etxebarrin ibili nintzen 11 urte egin arte (1936). Doña Julia zegoen orduan, Doña Concha ere bai, ni neu ez nintzen ibili horrekin, ni  sartu nintzenean Doña Salbadora zegoen irakasle. Doña Julia eta joanda zeuden ordurako Doña salbadora. Harekin ibili nintzen eskolan 6 urtetik 11 urtera arte.
Gaixotu ein nintzen gero, guntzurrunetik… sendatu nintzenien 14 urte nituen. Irten egin nahi eta oraingo moduko jantzirik eduki bagenu! Baina ezer ere ez!. Aita eta ama bizi ziren etxean bakarrik, gauza gutxi genuen orduan.

Patrokua baserria zen, ortua geneukan, ganadu batzuk, (goseak hilda koitaduak) eta sagarrondoak. Sasoian, Plazentzira edo joaten ginen oinez sagarrak saltzera.
Maria ahizpa gertau zen etxean,nahiz eta gero aña joan Madrileara. Sabina krixeda joan zen, Angeles Markinara ezkondu zan, Isabel eta Sabinak Esperantzanean egiten zuten lan, eta ni Urberuagara.
Gero, 16 urterekin, Markinako beste latonerixa batera joan nintzen, gertuago zegoela eta pozik, eta atera kontuak, beste urte terdi egon nintzen han lanean. Isabelek eta Sabinek geroago esperantzanerako lana egin zidaten, hura zen poza, bederatzi urte egin nituen han lanean. 25 urte egin arte,(1950) egon nintzen Esperantzanean.

Gerra etorri zenean, frentea Mandiolan egon zen. Gu umetxoak ginen eta pentsa, gure etxe aurreko latakan, irteeran, zuzen etortzen ziren balak e, zzzzzzzzzzi, PAKUM, PAKUM Mandiolatik, jaungoikoik eztauela? Zozer bada. Gure aitak urduri esaten zuen: Egunen baten baten batek jo bidau behie ba! Baina ez zegoen besterik, irten behar etxetik baina irten gabe egon behar… Hor zegoen frentea: San Migeldik, Atsoin Zabaldik, hortik bueltan sartu ziren.
Gu orduan, Maria Mercedez eta Jose Luis Martzeliñona (gazteak) Elejaldekoak, haiengana joaten ginen jolastera. Libre geneukan denboran eta inoiz! Ez ginen bala galdu batez ere zauritu, aldiz, Mandiolatik urtendako bala batek Astako karteroa hil zuen Barinako bidegurutzean!  Da San Miguletik kainonazoak! Amotoko gizon zana, Beideko etxe aurrean, ihes egitekotan hasi eta atrapatu eta jo leihoan eta han hil zuten. Hor San Migel aldetik bota zuten, zuzen zuzen botatzen baizuten. Baina gauza bat zeukaten ona, lehenengo botatzen zutenak ez zuen eztandarik egiten. Esaten genuen guk Jangoikoak argi egiten du!

Gurean, ez zuten inor eraman gerrara, baina Milizianoak egunero joaten ziren etxera, iluntzean. “no te asustes” esaten ziguten. Los Rojos, palazioan zeuden, hor zeukaten heuron zera. Etxera etortzen zirene eta arrautza prijituak ematen zizkien gure amak, etxean zegoena. Milizianoek jan ondoren  “mañana le traeremos garbanzos y arroz” esaten zioten, gure ama berriz pozik. “Diez, gogorra izen zuan ha!!”
Gure ama koitadua estraperloan ibili behar izaten zen. Aulesti herrira joan eta olioa ematen zutela eta, gauean joaten zen. Errotan ere berdin, razionamendua zegoen eta ezin zen nahi beste hirin egin. Orduan ere, batzuk ondo eta besteak gaizki.

Don Martzelino, Don Frantzizko eta Peña, Don Jose Peña ziren apaizak eta azkena fusilatu egin zuten. Eraman egin zuten eta ez dakigu non afusilatu zuten. Peñaneko etxeetan bizi zen. Lau abade ere egon ziren Don Ramon Axillondoko abadearen osaba. Martzelino, Peña eta Don Ramon Solozabal  Etxebarrikoak ziren. Bi abadetxean bizi ziren, bestea Peñanean eta bestea Axillondon.

Eskolan ere, bigarren solairuan milizianoak zeuden. Eibartarrak, “los rojos”, eta fijate, obus bat sartu zen eta Eskolan 3 hil ziren bertan.Etxebarriko jente asko hil zan gerra sasioan: Mandiolan: Manuel eta bere anaia, Etxetxuko anai bi  Juan zen bata, Perunean: Manuel Ibarzabal, Eskutuzulon beste mutil bat, Atoten be hil zuten bat: Esteban Arrieta, Loperrekan ere hil zuten bat… Gerra garaian ere orain bezala, bazeuden Carlistak, gorriak…eta bagenekien bakoitza ze aldekoa zen, bakoitzak bere pentsakera zuen.

Horrek, kintxadiek atrapatu zituzten gazte gazti eta… Batailoiak osorik hiltzen likidatzen zituzten hemen, Kalamuan asko, eurek aurrera pasatu zirenean, desastrea, erdi bistan erdi zerien… Kintxadak altzatzerakoan, eramaten zituzten eta soldadu, tokatzen zitzaien lekura eramaten zituzten. Baina gero, agian ordu bi orduko hilda. Mandiolakoei hori gertatu zitzaien, derrepente hil zituzten.

Etxebarrin bizi modu normala egiten zen, gorriak palazioan… eta … Markine eta dana bat zen. Gu elizpean ibiltzen ginen eta hor etortzen zirenean goitik behera Aulestiartetik behera esaten ziguten “los Reketes o los trastos”;“ahora vais a comer pan blanco”, “pan blanco! ya vereis que pan…” Baina ze ogi!, dana almidoi modukoa.
Jendeak alde ere egin behar izan zuen, Belaustegi baserrikoak adibidez, Basaben egon ziren, han 30 pertsonatik gora pilatu ziren gerra garaian.

Hegazkinak egunero hemen buletaka ibiltzen ziren, lau edo bost edo sei pasatzen ziren, baina hemen ez zuten bonbarik botatzen. Gelditzen zirenean ondo.

Behin sartu zirnenan golpera joan ziren aurrera.

Gerra bukatu berritan, Urberuagako lehengusu bat etorri zen etxera, aitari aipatu zion, lana nahi izan ezkero, biharamunean bertan hasita zegoela lana latonerian, (bierra bajak ba Juan, nahi bajuek). Diru eskazia zen orduan eta ni koxkortuta hamalau urterekin (gerra bukatzen zegoela, 1939 inguru) Urberuagara joaten nintzen egunero lanera, eta ordu betean egiten genuen harako bidea. Hango latonerixan egiten nuen lan, goizeko zazpietan irteten ginen, bazkaria eramanten nuen, goizean joan, eta bertan bazkalduta, arratsaldeko seiak laurden gutxitan ateratzen ginen lanetik; eta berriro oinez etxera. Biharamunean berdin, euri zein ateri. Horrela, urte terdi egin nuen lan bertan. Urberuaga oinez, da ez genuen kristinaurik ere gurutzatzen, arraindunak bakarrik. Egunero, egunero, egunero. Orduan ez zegoen larunbatetan jairik.

Anuncios

Juan Loiola

Posted on Actualizado enn

Juan Loiola ( Etxebarria, Urkaregi-Kurutze 1929 – Etxebarria 2013)

Urkaregi-Kurutzen JaioaGerra etorri zenean, hemen egon ziren, etxe ondoan, guk, urte bete pasa kanpoan egin genuen, irten egin behar izan genuen, bestelan berton hilko ginen.
Hemen, trintxerak danean egon ziren, bakizu, zanja antzekoak ziren, tiroak egiteko lekuekin…hemen, etxe ondo zelai guztian. Hor etxe ondoko hiru arbolen tartean, obus bat be badago, eztanda egin barik.
Urrutira ikusi zituen gure aita zenak nola zetorren frentea, gurdian ahal zena kargatu eta Itxilartera alde egin genuen lehenego, gero Oinaztegira, Arnoate baino pixkat honutzago.
Aldeta egon ginen Oinaztegin, gure ama, Itxilartekoa zen, orduan, bere familiarengana joan ginen frentea iritsi zenean. Lau neba-arreba ginen, hiru arreba eta ni, gazteena, 7 urte nituen orduan. Tio eta Tia bizi ziren Oinaztegin, ortuan ibiltzen ginen eta inguruan lanak egiten. Ganadua Loperrekan geneukan, gero Oinaztegira eraman ahal izan bageneuen ere..
Inguru horretan, baziren postuak, baita hemen Urkaregi-txikin ere. Urte bete inguru egin genuen horrela.

Bueltan, etxe ingurua dena, trintxeraz josita zegoen, eta gainera etxea erre egin zuten, azkenean. Obusak, balak etab aurkitzen genituen soloan, goldaketan egiterakoan, igitaiarekin jo ere berdin egiten genituen, pentsatu ere ez genuen egiten eztanda egin zezakeenik.
Etxea berriro egin behar izan genuen, etxe barik aurkitu ginen. Gainera, soloetako trintxerak bardindu beharra ere izan genuen, zelaia dena lokatzez, birrinduta, zikinez beteta etxe ingurua, trintxeren sakuak ustelduta…

Frentera kintxadak altzatutakoak ere baziren, Loperrekakoak adibidez. Tio Juanito Juan Loiola, gurean ere eraman zuten frentera eta bere anaia Jose Ramon Loiolak, Ondarroan itsasontzi bat hartu zuen eta alde egitea lortu zuen. Juan eta Jose Ramonen arreba bi ere, Dominga Loiola bat eta bestea, Argentira alde egin zuten.
Zaurituak izan ziren hemen inguruan. Goikoneko andrea, igitaiarekin lanean,granada bat ikutu eta eztanda egin zion. Ate baten gainean jeitsi zuten San Migelera, tripak airean, gorputza txikituta, Elgoibarrera eramateko. Denbora pasata, zauriak sendatu zituen.

Jose Sagarna Uriarte

Posted on Actualizado enn

Jose Sagarna Uriarte (1911-1936). Zeanuri-Amulategi (markina-xemein).

1936ko Urriaren 20an fusilatu zuten.   Amalloko abade zala, Larruskaingo auzokideen salaketa eta gora behera pertsonal baten ondorengo bengantza gaitik.

Oier Gorosabelek jasoa du gertaera hau bere blogean.

Abadeen beatifikaziaren inguruan EL PAIS-en.

Elizak Gerran hildako abadean gogoan izan zituen 2009an.

Elizaren meza gerran hildako abadeak gogoan, BEGITU-n. 12.orrialdean.

Fusilatuak Ziortza-Bolibar

Posted on Actualizado enn

Bonifacio Egurrola Kalzakorta: 1899an Ondarroan jaio zen, umezurtz geratzean Berriatuko zenideekin bizi izan zen eta Ameriketatik bueltatzean Ziortzako Agarre baserrira ezkondu zen; Derion fusilatu zuten 1937ko irailaren 16an

Ramon Zuazo Otalora. Ziortzan jaio zen, eta 1937ko irailaren 6an fusilatu zuten.

Fusilatuak Markina-Xemein

Posted on Actualizado enn

Hilario Aretxabaleta Arriola: 1888an jaio zen Markinan eta 1937ko uztailaren 21an fusilatu zuten Derion

Juan Loiola Izagirre: 1903an jaio zen Xemeinen eta 1937ko irailaren 9an fusilatu zuten Derion.

Anbrosio Mallukiza Albaolea: Munitibarren jaio zen 1888an eta Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion.

Celestino Onaindia Zuloaga: Markinan jaio zen 1898an eta Hernanin afusilatu zuten 1936ko urriaren 21ean.

Jeronimo Sanchez Pesado: Mallorkan jaio eta Markinan bizi zen. Derion fusilatu zuten 1937an.

Jose Sagarna Uriarte: 1911an Zeanurin jaio eta Larruskaingo abadea zen;Amulategin fusilatu zuten 1936ko urriaren 20an.

Fusilatuak Etxebarria

Posted on Actualizado enn

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal:

Peñaneko etxeetan jaio zen, Etxebarrin 1872an. Abade laguntzailea zen eta Oiartzunen fusilatu zuten 1936ko urriaren 27an.

Jose Ramon Belaustegi Arrillaga

Posted on Actualizado enn

Jose Ramon Belaustegi Arrillaga Aiste etxe zurikoa zen. Milizianoak Aistera etorri zirenean hango etxeetakoei ahal zuten lekuetara ebakuatzeko esan zieten.
Jose Ramon, eta familiak Urtzulon hartu zuten babesa eta inguru haietan hil zen. Euskitzetik botatako tiro batek jo eta bala sartu zitzaion eskumuturretik, bala horrek, otzara pasatu eta gerria zeharkatzea lortu zuen eta zauri horrek eraginez odolustu eta hil egin zen. 17 urte zituen gazteak.