Hildakoak-zaurituak

Leandro Etxebarria Argintxona

Posted on Actualizado enn

Leandro Etxebarria Argintxona Markinan jaio bazen ere Bakion bizi zen. Forala zen lanbidez eta atxilotu ondoren Derioko hilerrian afusilatu zuten 42 urte zituela; 1937ko uztailaren 23an.

Iturria: Ahaztuak 1936-1977

Anuncios

Don Jose, “Peña” fusilatu zuten

Posted on Actualizado enn

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal, (1872, Etxebarria- 1936, Oiartzun) Etxebarriko Peñaneko baserrietan jaio zen.Abade izan zen Etxebarrin errpublika eta Gerra garaian.

Izaera definituko pertsona omen zen. Gauzak zuzen eta egoki egitea gustoko zuen. Baina bere izaera

horren barruan zioan berezitasunik markatuena, euskaltzalea izatea azpimarratu daiteke.

Garai haietan ematen ziren eztabaiden ingurutik, Don Jose Peña, euskara egokia, garbia eta ondo erabiliaren zalea eta defendatzailea zen. Umeei kalean berbak zuzentzen zizkien, euskara goraipatzen zuen eta euskara erabiltzen zuen. Euskararen defendatzaile sutsua zen.

Jasotako testigantzek ez dute agertzen Don Jose Peña politiki errepublikazalea zenik baina herritarrek nortasun gogorreko eta zorrotzekoa zela aipatzen dute baina ez politikoki hain finkatua edo ideologia zehatz baten defendatzailea zenik. Uste dugu, abertzalea eta euskaltzalea zela.

Halabaina, Arnorixa inguruetatik pasatu zen Elgoibarrera, eta han, bertako elizan hartu eta Oiartzunen afusilatu zuten faxistek, 1936ko Urriaren 27an.

64 urterekin fusilatu zuten 1936ko Urriak 27an Oiartzungo hilerrian Ondarretako kartzelan egon ostean.

Juan Jose Idoeta

Posted on Actualizado enn

Beide baserriak, San Migel auzoko, Belaustegi edo Berdezkunde baserrietan kokatuta zeuden kainoiek botatako kainonazo baten ondorioz  sua hartu zuen. Milizianoak irailaren azken egunetan, posizioak indartzera etorri zirenean, faxistei eraso egiteko, Beide eta Antxi inguruan kainoiak jarri zituzten lehenego unean. Horregaitik pentsa daiteke, faxistek Beideko posizioa erasotzea zutela helburu.

1936ko urriaren 29an izan zen. Beideko etxean sartu zen obusa eta erasoan etxeak sua hartu zuen. Bertakoak, sua itzaltzen saiatu ziren eta ahal zutena salbatu asmoz, etxetik altzariak ateratzen hasi ziren.
Auzokoa zen Juan Jose Idoeta “Amoto Txiki” eta Beiden gertatutakoa ikusi zuenean bertara joan zen laguntzera, beste kainonazo bat bota zuten une horretan eta han hil zen.

Jose Sagarna Uriarte

Posted on Actualizado enn

Jose Sagarna Uriarte (1911-1936). Zeanuri-Amulategi (markina-xemein).

1936ko Urriaren 20an fusilatu zuten.   Amalloko abade zala, Larruskaingo auzokideen salaketa eta gora behera pertsonal baten ondorengo bengantza gaitik.

Oier Gorosabelek jasoa du gertaera hau bere blogean.

Abadeen beatifikaziaren inguruan EL PAIS-en.

Elizak Gerran hildako abadean gogoan izan zituen 2009an.

Elizaren meza gerran hildako abadeak gogoan, BEGITU-n. 12.orrialdean.

Fusilatuak Markina-Xemein

Posted on Actualizado enn

Hilario Aretxabaleta Arriola: 1888an jaio zen Markinan eta 1937ko uztailaren 21an fusilatu zuten Derion

Juan Loiola Izagirre: 1903an jaio zen Xemeinen eta 1937ko irailaren 9an fusilatu zuten Derion.

Anbrosio Mallukiza Albaolea: Munitibarren jaio zen 1888an eta Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion.

Celestino Onaindia Zuloaga: Markinan jaio zen 1898an eta Hernanin afusilatu zuten 1936ko urriaren 21ean.

Jeronimo Sanchez Pesado: Mallorkan jaio eta Markinan bizi zen. Derion fusilatu zuten 1937an.

Jose Sagarna Uriarte: 1911an Zeanurin jaio eta Larruskaingo abadea zen;Amulategin fusilatu zuten 1936ko urriaren 20an.

Fusilatuak Etxebarria

Posted on Actualizado enn

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal:

Peñaneko etxeetan jaio zen, Etxebarrin 1872an. Abade laguntzailea zen eta Oiartzunen fusilatu zuten 1936ko urriaren 27an.

Jose Ramon Belaustegi Arrillaga

Posted on Actualizado enn

Jose Ramon Belaustegi Arrillaga Aiste etxe zurikoa zen. Milizianoak Aistera etorri zirenean hango etxeetakoei ahal zuten lekuetara ebakuatzeko esan zieten.
Jose Ramon, eta familiak Urtzulon hartu zuten babesa eta inguru haietan hil zen. Euskitzetik botatako tiro batek jo eta bala sartu zitzaion eskumuturretik, bala horrek, otzara pasatu eta gerria zeharkatzea lortu zuen eta zauri horrek eraginez odolustu eta hil egin zen. 17 urte zituen gazteak.