Euskal Memoria Fundazioa: Ezkutuko biktimak argitara ekarri (2011-10-25)

Posted on Actualizado enn

Euskal Herria aro berri batean murgiltzen ari den garaiotan guztien ahotan daude azken hamarkadatan gatazka politikoarekin loturiko bortxakeriaren ondorioak. Alabaina, Estatuen biolentziaren ondorioak jasan dituzten milaka herritarrak ahanzturara kondenatzeko saiakera orokorra dago kontakizun nagusi eta ofizial bakarra ezartzeko saiakeraren pean.

ETA erakundearen erabakiaren harira, azken lauzpabost hamarkadetan honen jarduerak eragindako biolentziaren datuak zehatz-mehatz, xehetasunez (eta gezurrez jantzita kasu batzuetan), ikusten eta entzuten ari gara. Zenbakiak eta izenak. Kopuruak eta bizipenak. Honen ondoan, ordea, azken hamarkadetan bezala, atzerago ere herri honen ukazioak eragindako bortxakeriaren kopuru eta izenak ditugu, ezkutatu ezin den min-soka luzea.36ko Gerran eta Frankismoaren lehen hamarkadetan fusilatu, erbesteratu, espetxeratu, lan-eremuetara eraman zituzten horiek guztiek bezala, milaka euskal herritarrek jasan dute estatuen biolentzia azken 50 urteetan ere, Frankismoa amaitu eta gaur egunera arte ukazioaren sokak ez baitu amaierarik izan, errejimen beraren zutoinen gainean eraikitako “demokrazia” izaki.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.